Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Ikastetxeen zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Donostiako Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren ikasketa plana argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2226
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/08
  • Argitaratze-data: 2015/05/21

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (LOE) eta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) arautzen dituzten goi mailako ikasketa artistikoen antolamendua ezartzen du urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuak aldatutakoak. Dekretu horren 7.1 artikuluan jaso bezala, goi mailako irakaskuntza artistikoa ematen duten ikastegiak baimenduta daude Arte Irakaskuntzako Goi Mailako Titulua eta Masterra eskaintzeko.

Halaber, errege dekretu horren 13.1 artikuluan goi mailako arte irakaskuntzen master tituluen ikasketa planak homologatzeko prozedura ezartzen da.

Izapide guztiak beteta, Ebaluazioko eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusiak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroaren ordezkaritzaz, homologatu du Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren (hari instrumentuak) tituluaren ikasketa plana eta Tituluen Erregistro orokorrean inskribatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 15. artikuluan jaso bezala, Ikastetxeen Zuzendaritzari dagokio erregimen bereziko irakaskuntzak ezarri eta garatzeko diseinua eta programazioa egitea; besteak beste, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasketak.

Hori guztia kontuan hartuta, hauxe

Agintzea Donostiako Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegi Baimenduaren Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoa Masterraren (hari instrumentuak) ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.

Ikastetxeetako zuzendaria,

JESÚS FERNÁNDEZ IBÁÑEZ.

(Ikus .PDF)