Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian, Monumentu izendapenaz, Andoaingo (Gipuzkoa) SAPA fabrika sartzeko espedientea jendaurrean jarri eta entzunaldia emateko epe berria zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1812
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/04
  • Argitaratze-data: 2011/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babespean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuak, Andoaingo SAPA fabrikaren interes historiko eta kulturalaren argira, eta aplikatu beharreko lege-araudiak ezarritakoaren arabera, maiatzaren 7ko 85. zenbakiko EHAAn argitaratutako 2008ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen espedientea irekitzea, fabrika hori Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko.

7/1990 Legearen 17 eta 11.3 artikuluetan eta bat datozen gainerako xedapenetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarri zen eta interesdunei entzunaldia eman zitzaien. Aurkeztutako alegazioen argira eta kontuan izanda izapide hartaz geroztik Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Nagusia aldatu dela, komeni da jendaurreko informazioko eta interesdunen entzunaldiko izapide berri bat abian jartzea; horretarako, honekin batera doan mugaketa eta deskribapena argitaratzen dira berriro.

Horren guztiaren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Andoaingo SAPA fabrika, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedientea jendaurrean jartzeko epeari berriz hasiera ematea, horrela, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean alegazioak egin eta egoki iritzi dituzten dokumentuak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan aurreikusi bezala. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian.

Bigarrena. Ebazpena interesdunei, Andoaingo Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuari eta Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuari jakinaraztea, bai eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere, jakinarazpena egiten denetik hamabost eguneko epean egoki deritzeten dokumentuak eta justifikazioak alegatu eta aurkeztu ditzaten.

Hirugarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

  1. Mugaketa-eremua.

    Bi eremu mugatzen dira, alde batetik eraikina bera, eta, bestetik, eraikin-ingurua.

    Horrenbestez, hauek dira mugaketa-eremuaren mugak: mendebaldean, Oria ibaia; ekialdean, 1 errepide nazionala (Madril-Irun); iparraldean eta hegoaldean, fatxada-hormari paraleloa zaion lerroa, 20 metrotan.

  2. Mugaketaren arrazoiak.

    Mugaketa hau egin da beharrezkotzat jo delako SAPA industria-eraikinaren inguruko ingurumeneko eta ikusizko balioak eta balio estetikoak zaintzea. Hiri-ingurune batean kokatuta dago, eta ingurune hori handitzeko aurreikuspenak daude. Ondasuna behar bezala babesteko eta hari balioa emateko eremua mugatzeko, eraikinaren ondoko eremuetara jo behar da, bere hiri-kokapenak ongi zehazten baititu haiek: batetik, Oria ibaia eta errepidea, eta, bestetik, alboetako eremu txikiak, eraikinak hiri-eremuan duen kokapenak baldintzatuta.

    Hori dela-eta, fabrika-eraikina ez ezik, fabrika-ingurua ere sartzen da mugaketa honetan.

Industria-eraikin trinkoa eta sendoa da, oinplano ia karratukoa, hormigoi armatuz egina. Fabrikak luzetarako 9 nabe ditu ekialde-mendebalde ardatzean eta bi pabiloi zeharka jarrita, nabeak itxi eta lotzen, eta, horrez gain, aurrealdeko eta atzealdeko fatxadetako eraikin-atalak osatzen dituztenak. Zeharka jarritako eraikin-atalek estalki laua dute, eta luzetarakoek zerra-hortzen formako estalkia dute. Eraikina argitzeko, argia goitik eta luzetara jarritako baoetatik sartzen da, eraikinaren itxitura-perimetroko baoetatik, hain justu.

Fatxada nagusiak bulegoen eraikin-atala jasotzen du eta ekialdera begira dago; hau da, errepide nazionalera begira, beraz, erraz ikusten da. Loturako pabiloietako bat osatzen du eta bi solairu ditu; goikoak baoen bi zerrenda horizontal ditu. Bigarren plano batean, fatxadatik atzera eta altuera handiagoan, itxitura itsu jarraitu bat dago, nabe perpendikularretako burualdeak, zerra-hortzen forman jarritakoak, hartzeko; horrela kokatuta, ez baitira aurrealdetik ikusten. Fatxada-hormako azala laua eta soila da, eta ez du sarrera-irekierarik behe-solairuan. Eraikin-atal horretan, hiru bao-zerrenda jarraitu daude, horizontaltasun handikoak, eta zabalera ezberdineko lau zerrenda itsu eta zuri, erabat horizontalak (baoen jarrera horizontal hori nabarmendua azaltzen da fatxadaren 95 metroko luzeran). Inposta horizontal batek errematatzen du, erlaitzaren parean, fatxada. Atzealdeko fatxadak Oria ibaira ematen du, eta aurrekoaren antzeko itxura du (estalki laua, nabeen arteko lotura eta horizontaltasuna), baina pabiloia altuagoa da eta nabeetako burualdeak jasotzen ditu.

Eraikinaren albo-fatxadak lauak eta luzeak dira (125 metro dituzte), eta bao horizontalen bi zerrenda handi dituzte. Aurreko eta atzeko itxitura egiten duten pabiloietakoak baino beherago daude bao horiek; hala ere, horien altuera aldatu egiten da ertzetan, pabiloi horiekin bat egitean. Hegoaldera begirako fatxadak horma laua du, eta haren estalkian ez da ikusten zerra-hortzeko forma, eraikinaren gainerako ataletan bezain beste. Fatxada horri ez zaio aldaketa handirik egin eraiki zenetik. Iparraldeko fatxadak ate handiak eta erantsitako eraikin-atalak ditu, eta estalkiak zerra-hortzeko forma nabarmena du.

Arkupedun egitura du eraikinak, hormigoi armatuzko zutabeak eta forjatuak ageriz. Eraikina egiteko, hormigoi armatua, metalezko arotzeriak eta beira erabili da, kanpoaldetik zuriz entokatuta.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik