Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 5532
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/21
- Argitaratze-data: 2024/12/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko urriaren 4ko Aginduan (urriaren 17ko EHAA, 203. zk.) ezarritakoaren arabera, honako hau
Nora Aguirre García andrea Merkataritza Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010-109; maila: 18.a).
Izendapen honek 2024ko abenduaren 2an izango ditu ondorio guztiak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.