Arautegia

Inprimatu

948/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia hutsik uzten den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4187
  • Xedapen-zk.: 948
  • Xedapen-data: 2023/05/16
  • Argitaratze-data: 2023/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da, alde batetik, deialdia egin zela Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko (Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 21eko 610/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko apirilaren 12ko EHAAn argitaratuta), eta, bestetik, eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskabide bakarra aurkeztu zela eta aurkezteko bateraezintasunagatik baztertu egin zela; hain zuzen ere, aurretik hautatua izan den beste prozesu batean parte hartu izateagatik.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, bat etorrita Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean jasotakoarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin

Lehenengoa. Hutsik uztea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

María Rosa Pérez Esquerdo.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.