Arautegia

Inprimatu

897/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Luz Jáuregui García andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-Gerente.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2523
  • Xedapen-zk.: 897
  • Xedapen-data: 2023/05/10
  • Argitaratze-data: 2023/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2023ko apirilaren 17ko EHAAn (72. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 21eko 594/2023 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da María Luz Jáuregui García andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

Lehenengoa. María Luz Jáuregui García andrea izendatzea Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente.

Bigarrena. Izendapen honek 2023ko maiatzaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.