Arautegia

Inprimatu

867/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako eta Zainketetako zuzendariordea izendatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2331
  • Xedapen-zk.: 867
  • Xedapen-data: 2026/05/14
  • Argitaratze-data: 2026/06/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 675/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako eta Zainketetako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko apirilaren 22ko EHAA, 74. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, María López de Gamiz Villagarcía andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. María López de Gamiz Villagarcía andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erizaintzako eta Zainketetako zuzendariorde izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2026ko maiatzaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.