Arautegia

Inprimatu

865/2023 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 363/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3346
  • Xedapen-zk.: 865
  • Xedapen-data: 2023/05/04
  • Argitaratze-data: 2023/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 697/2023 Ebazpena, Medikua kategoriako (Etxetko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

  1. Errebokatzea Mikel Bidegain Galarraga jaunaren izendapena bigarren epaimahaikide titular gisa.

  2. Izendatzea Begoña Vázquez Vizcaíno andrea bigarren epaimahaikide titular gisa.

  3. Errebokatzea Begoña Vázquez Vizcaíno andrea bigarren epaimahaikide ordezko giza.

  4. Izendatzea Leire Apraiz Garmendia andrea bigarren epaimahaikide ordezko giza.

    Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

    Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik