Arautegia

Inprimatu

863/2023 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, azaroaren 24ko 1776/2022 Ebazpenaren hutsak zuzentzekoa; Medikua kategorian (Ospitaleko Pediatriako FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituztenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2346
  • Xedapen-zk.: 863
  • Xedapen-data: 2023/05/03
  • Argitaratze-data: 2023/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1776/2023 Ebazpenaren bidez onartu ziren Medikua kategoriarako (Ospitaleko Pediatriako FEM lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat detektatu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko abenduaren 27an argitaratutako aipatu ebazpenetan, eta zuzendu egiten da. Beraz:

Honakoa esaten den lekuan:

I. GAI-ZERRENDA OROKORRA

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

  1. Hernández Manuel Cruz, Serrano, M. M., Guerrero Serafín Málaga, López Luis Madero. (2021). Cruz Tratado de pediatría. Médica Panamericana.

Honakoa esan behar du:

I. GAI-ZERRENDA OROKORRA

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

  1. Hernández Manuel Cruz, Serrano, M. M., Guerrero Serafín Málaga, López Luis Madero. (2014). Cruz Tratado de pediatría. Médica Panamericana.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko 863/2023 Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.