Arautegia

Inprimatu

78/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita «Alokaplus - Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzen duen Erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3574
  • Xedapen-zk.: 78
  • Xedapen-data: 2026/07/31
  • Argitaratze-data: 2026/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2026ko ekainaren 9an egindako bilkuran, «Alokaplus Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak xedatzen duenez, Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek komunikazio publikoko adierazpen guztietan erabiliko dituzte, soilik eta esklusiboki, eskuliburu horretan jasotako elementuak. Horrenbestez, Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da) eta Lehendakaritzako idazkariak (gaur egun Erakunde-nortasunaren zuzendaria da, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren arabera) aldeko txostena eman ondoren, beste nortasun-marka eta -ikur espezifiko batzuk erabili ahal izango dira zerbitzu edo jarduera publiko jakin batzuetarako.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Lehendakaritzan aurkeztu zuen «Alokaplus Alokairu Seguruaren Programa» marka espezifikoa onartzeko eskaera (haren erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasota dago marka hori) eta Nortasun Korporatiboaren zuzendariak aldeko txostena eman zuen 2026ko apirilaren 24an.

Espedientean dagoen memoria ikusita, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak proposatuta, eta egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. «Alokaplus Alokairu Seguruko Programa» marka espezifikoa onartzea, ez-ordaintzeei eta kalteei aurre egiteko alokairu-programa seguru gisa sortua, eta bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuetan kokatutako etxebizitzen errentatzaileei eta jabeei zuzendua, laguntza gisa.

Bigarrena. Marka espezifiko hori erabiltzeko moduak erakunde-nortasunaren eskuliburu horretan zehaztutakoak dira.

Hirugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik