Arautegia

Inprimatu

777/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Aránzazu Ansola Aizpiri andrea Arreta Integratuaren Koordinazioko Administrazioko Taldeko buru (kodea: 31471) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5035
  • Xedapen-zk.: 777
  • Xedapen-data: 2025/11/03
  • Argitaratze-data: 2025/11/26

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

204/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Arreta Integratuaren Koordinazioko Administrazioko Taldeko buruaren lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Aránzazu Ansola Aizpiri andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Arreta Integratuaren Koordinazioko Administrazioko Taldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

Lehenengoa. María Aránzazu Ansola Aizpiri andrea Arreta Integratuaren Koordinazioko Administrazioko Taldeko buru (kodea: 31471) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena. Izendapen honek 2025eko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2025eko azaroaren 3a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.