Arautegia
Inprimatu776/2023 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Barne Medikuntza Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez hautatzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4306
- Xedapen-zk.: 776
- Xedapen-data: 2023/09/01
- Argitaratze-data: 2023/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 19ko 423/2023 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Bloke Kirurgikoko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko uztailaren 4ko EHAA, 126 zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, Barne Medikuntza Unitateko Gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2023ko irailaren 1a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.