Arautegia

Inprimatu

774/2018 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita M.ª Isabel Malmierca García andrea Barakaldo-Sestaoko ESIko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4296
  • Xedapen-zk.: 774
  • Xedapen-data: 2018/08/06
  • Argitaratze-data: 2018/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barakaldo-Sestaoko ESIko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 25eko 659/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2018ko uztailaren 16ko EHAAn argitaratu (136. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita baldintza profesionalak adierazitako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Isabel Malmierca García andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak hau

Lehenengoa. M.ª Isabel Malmierca García andrea Barakaldo-Sestao ESIko Erizaintzako zuzendaria izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2018ko abuztuaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.