Arautegia
Inprimatu75/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko uztailaren 13an Basauriko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Basauriko udalerriko San Migel Mendebaldeko SR-1 lurzatian (II) zuzkidura-bizitokiak sustatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3555
- Xedapen-zk.: 75
- Xedapen-data: 2026/07/31
- Argitaratze-data: 2026/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
Batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.
Eta bestetik, Asier Iragorri Basaguren jauna, Basauriko alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluak 2026ko ekainaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Basauriko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2026ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua, baita Bidebi Basauri SLko presidente gisa.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. 2022ko uztailaren 13an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Basauriko Udalak, Basauriko udal-mugarteko San Miguel Mendebaldea (II) sektorean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
Sektore horretan dago San Migel mendebaldeko SR-1 lurzatia, zuzkidura-bizitokien sustapena egiteko erabiltzen dena.
Bigarrena. 2022an sinatutako hitzarmena 2026ko uztailaren 13an amaitzen denez, gainerako epea ez da nahikoa aurreikusitako ekintzak gauzatzeko. Horregatik, luzapena izapidetu behar da, bi administrazioek hartutako konpromisoak betetzen direla bermatzeko.
Hirugarrena. Hitzarmenaren bederatzigarrena klausularen arabera, hitzarmenaren indarraldia 4 urtekoa zen, sinatzen denetik zenbatzen hasita. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek adierazten zuen, halaber, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki zezaketela hitzarmena beste lau urtez luzatzea edo azkentzea, aurreikusitako epea amaitu baino lehen.
Laugarrena. Alderdien artean orain arte lortutako lankidetzaren eta koordinazioaren gogobetetasun-maila handia kontuan hartuta, eta horrekin jarraitzeko, bai eta jarduketen eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren arteko koherentziari eusteko ere, eta hitzarmenean aipatzen diren EAEko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2022ko uztailaren 13an sinatutako hitzarmena luzatzea, hitzarmenean jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Basauriko Udalak, honako hau
ADOSTU DUTE:
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Egoitza elektronikoa, 2026ko uztailaren 9a.
Basauriko Udaleko alkate-udalburua,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.