Arautegia

Inprimatu

74/2026 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) izenpetutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioaren aldaketa, 2025-2026 ikasturtean Ertzaintzako langileei zuzendutako euskalduntze-ikastaroak lan-ordutegitik kanpo antolatzeko, bai eta 2026-2027 ikasturterako luzatzeko ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3532
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2026/07/29
  • Argitaratze-data: 2026/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, uztailaren 14an egindako bilkuran, onartu zuen Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) izenpetutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa aldatzea, 2025-2026 ikasturtean Ertzaintzako langileei zuzendutako euskalduntze-ikastaroak lan-ordutegitik kanpo antolatzeko, bai eta 2026-2027 ikasturterako luzatzea ere, eta, behar den publikotasuna emateko, hau

Alde batetik, Bingen Zupiria Gorostidi, Segurtasuneko sailburua, lehendakariaren otsailaren 4ko 31/2025 Dekretuaren bidez izendatua.

Bestetik, Ibone Bengoetxea Otaolea, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, lehendakariaren ekainaren 24ko 20/2024 Dekretuaren bidez izendatua, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko presidente gisa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta euskaltegiak arautzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legean aurreikusitakoaren arabera.

ADIERAZTEN DUTE:

  1. 2025eko azaroaren 11n, alderdi biek kudeaketa-gomendiorako akordio bat izenpetu zuten, 2025-2026ko ikasturtean Ertzaintzako langileentzat lanorduz kanpoko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko (abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 233. zk.). Akordioaren indarraldia 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era artekoa da.

  2. Akordio honen xedea da HABE Erakundearen gomendio uztea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eskumenekoak diren jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzukoak kudeatzeko zeregina, Ertzaintzako langileentzat lanorduz kanpoko aurrez aurreko eta autoikaskuntza-modalitateko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko.

  3. Hasierako kreditua 1.060.000 eurokoa izan zen; honela banatu zen urte hauetan:

    000 euro, 2025eko ekitaldirako.

    000 euro, 2026ko ekitaldirako.

    2025eko ekitaldian, Ertzaintzako langileek lanorduetatik kanpo euskalduntze-ikastaroak egiteko egin zituzten eskaerak aurreikusi zirenak baino gutxiago izan ziren. Horregatik, 2025eko ekitaldirako bideratutako kreditua ez zen agortu, eta 140.759,42 euroko geldikina geratu zen.

    2026ko ekitaldiko deialdietarako ere aurreikusten denez, eskabide-kopurua ez da iritsiko hasieran aurreikusitakora, uztailaren 15eko 148/2025 Dekretuaren 82.3 artikuluan («Euskara-ikastaroak lanalditik kanpo») jasotzen den aldaketarengatik, batez ere (148/2025 Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen den 2025-2028. urteen aldirako). Hau dio artikulu horrek:

    1. Urtean ikastaro bateko matrikula-gastua bakarrik ordaindu ahal izango da, baldin eta sailak diruz lagundutako aurreko ikastaroan errendimendu egokia egiaztatu bada. Errendimendu egokitzat jotzen da emandako orduen % 80ra edo gehiagora joan izana edo ikastaroaren helburu-mailara iritsi izana egiaztatzea. Autoikaskuntzako ikastaroen kasuan, aipatutako ehunekoa programari eskainitako ordu guztiei, elkarrizketa-orduei eta tutoretza-orduei aplikatuko zaie.

    Horretarako, 2026ko ekitaldirako konprometitutako zenbatekoa 160.000 euro murriztea proposatzen da; azken kreditua 900.000 eurokoa izango da, urte hauetan honela banatuta:

    000 euro, 2025eko ekitaldirako.

    000 euro, 2026ko ekitaldirako.

  4. Aipatu gomendioaren hamaikagarren klausulan aurreikusi zenez, alderdi biak ados badaude, kudeaketa-gomendioa urtero berrituko da, gehienez lau ikasturterako. Alderdiek adierazi dute ados daudela lehen luzapena egiteko, 2026-2027ko ikasturterako.

  5. Halaber, 2026-2027ko ikasturterako ere eskabideak gutxituz joango direla aurreikusten da. Horregatik, 2026-2027ko ikasturterako luzapena baimentzeari dagokionez, 910.000 euroko kreditua bideratuko da, urte hauetan honela banatuta:

    000 euro, 2026ko ekitaldirako.

    000 euro, 2027ko ekitaldirako.

  6. Esandako guztiagatik, parte hartzen duten alderdiek erabaki dute kudeaketa-gomendiorako akordioa aldatzea eta indarrean dagoen akordioa lehen aldiz luzatzea, klausula hauekin bat etorriz,

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Kudeaketa-gomendiorako Akordioaren zazpigarren klausula aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

    Gomendio hau finantzatzeko kreditua 900.000 eurokoa da; horietatik 610.000 euro 2025eko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 290.000 euro, 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

    2026-2027ko ikasturterako lehen luzapenean, gomendio hau finantzatzeko kreditua 910.000 eurokoa da; horietatik 510.000 euro 2026ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 400.000 euro, 2027ko ekitaldirako konpromiso-kredituari.

    Bigarrena. 2026-2027ko ikasturterako, Ertzaintzako langileentzat lanorduz kanpoko euskalduntze-ikastaroak antolatzeko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen artean egindako kudeaketa-gomendiorako Akordioa lehen aldiz luzatzea, 2026ko urriaren 1etik 2027ko irailaren 30era. Akordio hori 2025eko azaroaren 11n izenpetu zen (abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 233. zk.).

    Azaldutakoarekin bat datozela frogatzeko, bi alderdiek kudeaketa-gomendioa izenpetzen dute.

    Egoitza elektronikoa, 2026ko uztailaren 21a.

    Segurtasuneko sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko presidentea,

    IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik