Arautegia
Inprimatu73/2025 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Kem One SLU enpresari dagokion Kanpoko Larrialdi Plana onartzeko Erabakia argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3576
- Xedapen-zk.: 73
- Xedapen-data: 2025/07/29
- Argitaratze-data: 2025/08/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa
Testu legala
Gobernu Kontseiluak, 2025eko uztailaren 22an egindako bilkuran, Kem One SLU enpresari dagokion Kanpoko Larrialdi Plana onartzeko erabakia hartu zuen, eta behar bezalako publikotasuna emateko, hau
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
1/2017 Legegintzako Dekretuak onartutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Testu bategin beraren 11. artikuluak dioenez, Segurtasun Saila da Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.
Akordio-proposamen honen xedea da goiburuan aipatzen den Kanpoko Larrialdi Plana (aurrerantzean, KLP) Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, onar dezan.
Kanpoko larrialdi-plana babes zibileko plan berezia da, eta haren helburua da kanpoko erantzuna antolatzea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean. Ildo horretan, enpresak barneko larrialdi-planean aurreikusi dituen neurriak osatzen ditu.
Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa honako hauetan xedatutakoaren ondorio da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/18/EB Zuzentaraua, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeari buruzkoa; Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legeak osatutako Estatuko araudia; substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien arriskua kontrolatzeko eta planifikatzeko babes zibileko oinarrizko jarraibidea (1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa), eta 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Autonomia-erkidegoan, honako hauetan xedatutakoaren ondorio da: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; Euskadiko Babes Zibileko Plana, «Larrialdiei Aurregiteko Bidea-Labi»; 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko; eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20koa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gaineko eskumenen banaketari buruzkoa.
Araudi horretan babes zibileko larrialdi bat sor dezaketen jardueren katalogo ofiziala aurreikusten da. Gainera, jarduera horiek garatzen dituzten enpresek barneko Larrialdi Plan bat izan behar dutela ezartzen du, besteak beste. Era berean, hala badagokio, agintariek kanpoko larrialdi-plan bat egitea, gerta daitezkeen istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, hala badagokio, arintzeko (aldez aurretik aztertuta, sailkatuta eta ebaluatuta). Plan horretan ezarriko lirateke babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.
Industrialek, baldin eta beren jarduerak edo produktuen biltegiratzea araudi honen aplikazio-eremuan sartzen badira, ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei eta istripuen prebentzioari eta barneko larrialdi-planari buruzko informazioa eman behar diete organo eskudunei (gure kasuan, Eusko Jaurlaritzan industria-administrazioaren arloan eskumena dutenei). Industria-arloko agintaritza eskudunek ebaluatu egiten dute aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibileko organo eskudunei ematen diete. Organo horiek kanpoko larrialdi-plana egin behar dute, industrialarien laguntzarekin.
Kanpoko Larrialdi Plana egiteko prozedurak erreferentziazko araudian xedatutakoa bete du: Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman du 2024ko abenduraren 17ko ohiko bilkuran, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren Batzorde Iraunkorraren aldeko txostenaren 2025eko uztailaren 1eko ziurtagiria jaso da, eta jendaurrean jarri da. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 23. zk., 2025eko otsailaren 4koa).
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:
AKORDIOA
Lehenengoa. Kem One SLU enpresaren, Hernani (Gipuzkoa), Kanpoko Larrialdi Plana onartzea.
Bigarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.