Arautegia
Inprimatu73/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2016ko bigarren deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 728
- Xedapen-zk.: 73
- Xedapen-data: 2017/01/26
- Argitaratze-data: 2017/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2016ko uztailaren 29ko 728/2016 Ebazpenaz (2016-09-09ko EHAA, 172. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2016ko ohiko bigarren deialdia egin zuen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko 265/2016 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko azaroaren 17ko 1518/2016 Ebazpenaren bitartez, Giza Baliabideetako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko 265/2016 Ebazpenari jarritako errekurtsoak ebatsi ostean hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara onartu eta deituak izan ziren pertsonen zerrenda argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendariaren abenduaren 23ko 350/2016 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin horiek ebatzi ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.
Ondorioz, hau
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
(Ikus .PDF)