Arautegia

Inprimatu

72/2026 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Bilboko Metroaren 4. linea eraikitzeko eta finantzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3530
  • Xedapen-zk.: 72
  • Xedapen-data: 2026/07/17
  • Argitaratze-data: 2026/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Alde batetik, Susana Garcia Chueca andrea eta Noël d´Anjou Olaizola jauna.

Bestetik, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea.

HONELA JARDUTEN DUTE

Lehenengoak, Mugikortasun Jasangarriaren sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (aurrerantzean, EAEAO) ordezkatuz, kargu hori betetzeko izendatu baitzuten Mugikortasun Jasangarriaren sailburua izendatzeko ekainaren 24ko 30/2024 Dekretuaren bidez, eta, era berean, Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) erakunde publikoaren presidentea den aldetik, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 11. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta Administrazio Kontseiluak 2025eko abenduaren 17ko bilkuran hartutako erabakia dela bide horretarako baimena emanda.

Bigarrenak, Ogasun eta Finantzen sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, eta kargu hori betetzeko izendatu zuten Ogasun eta Finantzen sailburua izendatzeko Lehendakariaren ekainaren 24ko 22/2024 Dekretua dela bide.

Hirugarrenak, Bizkaiko ahaldun nagusia del aldetik (aurrerantzean, BFA), Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 23.1 eta 23.2 artikuluek ematen dizkioten eskumenez baliatuz.

Alderdiek elkarri aitortzen diote jarduteko legezko gaitasuna, goian adierazi den moduan esku hartzen duten eran, eta, horri jarraituz,

HAUXE ADIERAZTEN DUTE:

  1. EAEAOk eskumen esklusiboa du Batasunaren intereseko herri-lanetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko lurraldetik igarotzen diren trenbideetan eta lurreko garraioetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta planifikatzeko lanetan ere; orobat, lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren eskumena ere badu, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa dela bide onartu zen Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 25., 31., 32. eta 33. idatz-zatiek adierazten dutena aintzat harturik.

  2. Bizkaiko lurraldeko garraioaren antolaketa administratiboa eta plangintza antolatu, sustatu eta garatzeko ahalmena du BFAk, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eskumenak ezertan eragotzi gabe, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 6. eta 10. Artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen garraio-zerbitzuak Bizkaiko Lurralde Historikoari eskualdatzeari buruzko martxoaren 5eko 56/1985 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz.

    Era berean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 36.1.d) artikuluak xedatzen duenez, aldundien berezko eskumena da garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko lankidetza eta lurralde historikoen plangintza, gainerako administrazio publikoek eremu horretan dituzten eskumenenekin bat etorrita.

  3. ETS zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4.1 eta 8.2 artikuluek arautzen dutenetakoa. Erakunde hori maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez eratu zen, eta horren xedea da, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko trenbideen arloan eskumena duen sailarekiko lankidetza teknikoan aritzea trenbide-garraioko azpiegiturak planifikatzen eta programatzen, eta, bereziki, azterlanak eta proiektuak idaztea, eta, era berean, Jaurlaritzak esleitzen dizkion azpiegitura berriak eraiki, kontserbatu, kudeatu eta administratzea. Horretara, azpiegitura horiek guztiak erakundearen ondarean txertatuko dira, aipatutako legearen 5.1, 5.2, 6.1.a), 6.1.b), 6.1.c) eta 15.1.a) artikuluek xedatzen dutenaren arabera.

  4. Bizkaiko Lurralde Historikoak bertako jasangarritasun- eta mugikortasun-planak garatzen ditu trenbide-lineetan oinarrituz eta horiek eraikiz. Izan ere, trenbidea dugu lurralde osoaren ardatz egituratzailea, eta gainerako garraiobideak, osagarriak beharrezkoak eta mendekoak ez direnak, Bizkaiko lurraldeko mugikortasuna osatu egiten dute.

    Horrenbestez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lurraldean lehendik zeuden trenbideak garatu eta egokitu dituzte metropoli-zerbitzua ematen duten trenbide-linea moderno eta eraginkorrak izateko, eta lurraldea egituratu dute horien inguruan. Ildo horretan, lankidetza-sistema eratu da, azpiegitura horien egokitzapenaren finantzaketaren banaketan oinarritzen dena, eta, bigarrenik, azpiegitura berriak eraikitzean, lurraldea azpiegitura horien inguruan antolatzea helburu duena, mugikortasun nagusia lurraldearen muturretatik Bilbora gertatzen dela aitortuta.

    Erakundeek beren eskumenak garatzean oinarritzen dute lankidetza, hainbat irizpide eta helbururi erreparaturik:

    1. Lurralde barruko mugikortasuna eta lurralde-antolamendua hobetzea.

    1. Hiriburua lurralde historikoko mugikortasunaren gunetzat aitortzea, auzoak lurralde hiriburuarekin lotzen dituzten lineen barruan txertatuta.

    1. Garraio-zerbitzu publikoen arteko intermodalitateak sortzea.

    2. Bizkaiko lurralde historikoa berroneratzea, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.

      Horrela, lurraldea honako azpiegitura hauez hornitu da:

      Metroaren 1. eta 2. lineak, Metro Bilbao enpresak kudeatutakoak eta biztanleriaren ia % 85i zerbitzua ematen diotenak. Metroa erreferentziazko operadorea da Bizkaiko mendebaldean. Han, metroaren bidezko garraiobidea egokiena da pertsonen dentsitatea dela eta. Hortaz, Bilbo Handiari zerbitzua ematen dion garraiobide nagusia da. 1. lineak Bilboko Deustu eta San Inazio auzoak eta hirigunea hartzen ditu. 1. linea Euskotrenen Eskuinaldeko linearen bihurketa da, eta San Ignazioraino doan ibilbidea aprobetxatu egiten du. Gurutzetako, Urdulizko eta Basurtuko ospitaleei ere zerbitzua ematen die.

      1. linea eta etorkizuneko 5. linea (3. linearen luzapena). Euskotrenek ustiatzen ditu, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen ditu eta Bizkaiko ekialdean eta Txorierrin ematen du zerbitzua. Bai eta Bilboko Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri eta Matiko auzoetan ere.

        Linea horiek Euskotrenen Durangoko, Gernikako eta Txorierriko lineen trazadurak aprobetxatzen dituzte. Galdakao-Usansoloko eta Gernikako ospitaleei ematen diete zerbitzua.

      2. linea berriaren egungo ikusmoldeak, 3. linea Bilboko hegoalderantz eta Enkarterrirantz luzatzeko ere eratzen denak EAEko Administrazio Orokorra eta BFA ados daude eskualde hori Bilboko erdialdearekin lotzeko aukera garatu behar dela, Zorrotzatik igarota metro-linea eraikitzea proposatzen du, Errekalde eta Irala auzoetako herritarrei ez ezik, Bilboko hegoaldeko beste auzo batzuetako herritarrei ere zerbitzua eman diezaien, auzo horietan gabezia handiak baitaude Bilbo inguruko aldirietako trenbide-sarearekin lotzerakoan. Garatutako azterlanek diotenez, 4. linea berriaren eta egungo zabalera metrikoko trenbide-trazaduraren (ADIF RAM) arteko sinbiosia da irtenbide onena, hots, FEVEren lineek Bilboko erdialdera hurbiltzeko erabiltzen dutena. Jarduketa horri esker, Basurtuko ospitalea Bilboko metro-sarearekin lotuko litzateke.

        EAEAOk eta BFAk lehentasunezkotzat jotzen dute Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linea eraikitzea eta zerbitzuan jartzea Matiko eta Errekalde artean (Basurtura hurbiltzea ere aintzat hartuta), bai eta Bilboko metropoli-trenbidearen sisteman txertatzea ere. Era berean, iritzi berekoak dira, Bilboko metropoli-trenbidearen sistemarekiko garrantzi estrategikoari doakionez, Bilboko metropoli-trenaren 4. linearen garapenaz denaz bezainbatean, Errekalde (Basurtura hurbiltzea ere aintzat hartuta) eta Zorrotza artean, eta Enkarterriko trenbide-sarearekiko lotunea Irauregin egitearen inguruan. Nolanahi ere, esandako jarduketok egintza honetan jarduten duten alderdien eskumen-eremua gainditzen duten administrazio-izapidetzeari atxikitako mugarriak aurretiaz egiaztatu behar direnez, geroko garapenari loturik geratzen dira. Guztiaz ere, EAEAOk eta BFAk, hitzarmen hau dela tarteko, konpromisoa hartzen dute, asmoz eta gogoz, egiaztapen hori errazteko eta arintzeko beharrezkoak diren erakunde harreman guztiak egiteko, hurrengo azalpenean adierazten den moduan eta III. eranskinean jasotzen diren xehetasunekin bat etorriz.

  5. Aurreko ataletan esandako eskumenen arabera, EAEAOk, BFAk eta ETSk komenigarritzat jotzen dute hitzarmen bat sinatzea Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linea eraikitzeko eta finantzatzeko helburuz, bai eta Bilboko metropoli-trenbidearen sisteman txertatzeko helburuz ere.

    Ildo horretan, EAEAOk eta BFAk azpiegitura berri horren eraikuntza, lanak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak eta egungo sisteman txertatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak finantzatzea adostu dute.

    Beste alde batetik, linea berria Enkarterriko eskualdera hedatzeko, Estatuko Administrazio Orokorrak 08-780 Santander-Bilbo (Concordia) eta 08-790 Asuncion Unibertsitatea-Aranguren trenbide-lineetako Karrantza-Bilbo (Concordia) eta Balmaseda-Aranguren tarteak transferitu beharko ditu Estatuko Administrazioak, aldirietako trenbideko garraio-zerbitzuei dagozkien funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko Akordioaren 3. akordio osagarrian ezarritako aurreikuspenek diotenari jarraikiz (i). Akordio hori 2024ko martxoaren 11n berretsi zen Estatuko Administrazio Transferentzien Batzorde Mistoaren Osoko Bilkuran onartu zen eta, gainera, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 19. bis xedapen gehigarriak araututakoa aintzat hartuta.

    Bideragarritzat jotzen da obrak Errekaldeko auzoan hastea, Iralarantz eta Basurturantz aurrera eginda. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak eta bere erakunde publikoak, ETSk, jarduketa osoaren aurrerapen antolatu eta koherentea errazten duten beste irizpide tekniko batzuk hartu behar dituzte kontuan. Beraz, etorkizuneko trazaduraren beste eremu batzuetan aldi berean abiaraztea ere beharrezkoa, desiragarria eta egingarria izango da, denbora eta baliabideak optimizatzeko xedez.

    Hitzarmen honen arabera, bai EAEAOk bai BFAk benetako konpromisoa aitortzen dute legez ezarritako izapideak egiaztatzea helburu duten ekimen eta bultzada administratibo egokiak antolatzeko, Zorrotzatik igarota, Enkarterriko eskualdea lotu ahal izateko. Horren haritik, EAEAOk eta BFAk horretarako beharrezkoak diren harreman instituzional guztiak egiteko konpromisoa hartzen dute, asmoz eta gogoz. Hala, etorkizuneko 4. linea Enkarterri eta Bilboren arteko konexio fisiko bihurtuko litzateke, bide batez, Bilboko hegoaldeko auzo garaiei eta Zorrotzari zerbitzua emanda.

    Aurreko idatz-zatian azaldu berri dugun konpromisoaz gain, eta Enkarterriko egungo lineak metroaren 4. linean txerta daitezen ahalbidetzen duten lanak bizkortzeko, EAEko Administrazio Orokorrak ADIFi eskatuko dio abian diren bi jarduketa nagusiak kudeatzeko mandatua, informazio-azterlan onartuak baitituzte, zehatzago esanda:

    Trenbidearen hiri-txertaketa egitea Bilboko Zorrotza auzoan. Jarduketa horri esker, metroaren 4. linearen maiztasuna baldintzatuko luketen bi trenbide-pasagune kendu ahal izango lirateke Basurtun eta Zorrotzan, eta geltokiaren konfigurazioa ere aldatuko litzateke, Zorrotzako trenen maiztasuna eten ahal izateko.

    Hamabi trenbide-pasagune kentzea eta mugikortasuna hobetzea Zallan. Jarduketa horri esker, Balmaseda eta Bilbo arteko loturetan, bidaia-denbora eta linearen segurtasuna hobetuko lirateke. Jarduketa hori datozen hilabeteetan ezarriko diren Karrantza-Aranguren zerbitzu berrietarako ere estrategikoa da; izan ere, Arangurengo geralekua egokituz, Karrantzako linearen eta Bilbo-Balmaseda linearen arteko tren-aldaketako denborak optimizatu ahal izango dira.

    Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (aurrerantzean, EuskoTren) sozietate publikoak kudeatuko duen Bilboko metroaren 4. linea ustiatzeko behar den material gurpilduna hitzarmen honen edukiaren irismenetik kanpo geratzen da. Aurreikuspen bera aplikatuko da Basurtu-Zorrotza tarteari dagokionez.

    Aurrekoaren osagarri gisa, ETSk Arriaga auzoko (Erandio) kotxetegiak eraikitzen direnean, Bilboko metroaren 3. eta 5. lineen zerbitzua eta kalitatea handitzeaz gain, euskarri emango die 4. linearen zerbitzuan dabiltzan trenen kudeaketari eta mantentze-lanei.

Ondorioz, esku hartzen duten administrazioek hitzarmen hau gertatu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linea egikaritzeko baldintzak ezartzea. Linea hori Matiko eta Irauregi artean egingo da, eta honako jarduketa hauek gauzatuko dira:

Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linearen trazadura finantzatzea eta eraikitzea, Errekalde eta Matiko artean, Basurtura hurbilduta eta lehendik dagoen sisteman txertatuta.

Administrazio eta/edo agintari eskudunen aurrean, Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linea Enkarterriko trenbide-sarearekin Zorrotzatik barrena lotzeko aldez aurretik egin behar diren administrazio-izapideetako jarduketen ekimena eta bultzada sustatzea. Jarduketa horien xehetasunak III. eranskinean ageri dira, eta EAEAOk eta BFAk ekimen eta bultzada hori errazteko eta bizkortzeko beharrezkoak diren harreman instituzional guztiak egiteko konpromisoa hartzen dute, asmoz eta gogoz.

Bigarrena. Azterlanak idaztea, 4. linea eraikitzea eta lanak zuzentzea eta ikuskatzea.

ETS erakunde publikoari dagokio egin beharreko trenbide-azpiegiturei buruzko azterlanak eta proiektuak idaztea. Hala, proiektu teknikoez nahiz bideragarritasun ekonomikoari eta ingurumen-ebaluazioari buruzkoez arduratuko da, ETSk berak edo hirugarrenek eginda, eta 4. linea eraikitzeko eta lanak zuzendu eta ikuskatzeko erantzukizuna hartuko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mugikortasun Jasangarriaren Sailak azpiegitura hori egikaritzeko behar diren eraikuntza-proiektuak onartuko ditu, gaur egun dagoen sisteman txertatzeko.

Lanen lizitazioa egin aurretik, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren txostena eskatu beharko da, Bilboko metropoli-trenbidearen 1. eta 2. lineekin, zehazki, Moyuako geltokiarekin, elkarreragiten duten tarteei buruzkoa.

Era berean, ETS erakunde publikoak kontratatuko, zuzenduko eta ikuskatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak onartzen dituen proiektuak.

Hirugarrena. Inbertsio-gastuak, lursailak erostea eta desjabetzeak egikaritzea. Hornidura-gastuak.

ETS erakunde publikoari dagozkio, hitzarmen honen laugarren klausularen arabera jasotzen dituen funtsen pentzura, linea horretako benetako inbertsio-gastuak, inbertsioaren eta lanen proiekzioa ere aintzat hartuta, orubeak erosteko kostuari eta egin beharreko desjabetzeei dagozkienak barne. Administrazio desjabetzaileak izapidetuko ditu desjabetzeak, EAEko Administrazio Orokorreko Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren bitartez.

Laugarrena. Finantzaketa.

EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailaren bitartez, konpromisoa hartzen dute ETSri 4. linea eraikitzeko lanak finantzatzeko behar diren funtsez eta lanak gauzatzeko behar diren zerbitzu guztiez hornitzeko, jarraian adierazten den moduan.

Era berean, konpromisoa hartzen dute proiektu bakoitzari dagozkion desjabetze-espedienteetako okupazioaren aurreko gordailuei, okupazio azkarragatiko kalte-ordainei, balio justuei edo azken kalte-ordainei aurre egiteko behar diren funtsez hornitzeko ETSri.

Hitzarmen honi lotutako ordainketa- eta konpromiso-kredituak aurrekontuetan jaso ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Bizkaiko Foru Aldundiari dagokien urte anitzeko finantzaketa hori, 2027tik 2032ra bitartean, honako urte hauetan ezartzen da, behin-behinean eta gutxi gorabehera zenbatetsita:

(Ikus .PDF)

Urteko zenbateko horiek 1. eranskinean ageri den Plan Ekonomikotik atera dira. Bertan ezartzen denez, hitzarmen honen xede diren 4. lineako obrak finantzatzeko hasieran aurreikusi den edo begiz jo den zenbateko osoa 411.900.000,00 eurokoa da (BEZik gabe).

BFAk, gehienez ere, berrehun milioi euro (200.000.000 euro) ordainduko dizkio ETSri, hitzarmen hau sinatzen denetik 2032ra bitartean. Hala, BFAk kapital-dirulaguntza gisa ETSri ematen dion guztizko zenbatekoa, BFAren aurrekontuetan urtero ezartzen den partidaren kargura, ez da hitzarmenaren xede den azpiegituraren guztizko zenbatekoaren % 45 baino handiagoa izango.

Zenbateko horiek urtero-urtero berrikusi beharko dira, kontratuen baldintza berezien agirietan ezartzen diren prezioen berrikuspen-indizeen arabera, bai eta hitzarmen hau sinatzean idazteko dauden eraikuntza-proiektuen onarpena, hitzarmen honen zazpigarren klausulan zehazten diren ondorioetarako sortzen diren kontratu-gorabeherak eta hitzarmenaren aurrekontuan eragina duen beste edozein gorabehera kontuan hartuta.

Aldaketa horiek aplikatzeak BFAren ekarpen moduan adierazi den zenbatekoa handitzea dakarrenean, BFAk administrazio-izapideak egin beharko ditu aurrekontua egokitzeko, eta baterako finantzaketarako konpromiso berari eutsiko zaio. Kontzeptu horietan oinarritutako BFAren ekarpenak, hala badagokio, berrehun milioi (200.000.000) eurotik gorakoak badira, BFAren 2033. eta 2034. urteetako aurrekontuen kargura egingo dira.

BFAk ETSri egin beharreko ordainketak ETSk BFAri egin beharreko ordainketen egiaztagiriak (ziurtagiriak, fakturak...) aurkeztu ondoren gauzatuko dira. Dokumentazio horretan, BFAk guztira ordaindu beharreko zatia adieraziko da. BFAk ETSri dagozkion ordainketak egingo dizkio garaiz, kontratazio-organoaren berandutzea saihesteko, eta, hala egin ezean, berandutzeak eragin ditzakeen kalteen eta kalte-ordain guztien erantzule izango da.

Finantzatu beharreko gainerako zenbatekoa (% 55) EAEAOk hartuko du bere gain, eta kapital-dirulaguntza gisa ordainduko dio ETSri, EAEAOren aurrekontuetan ezartzen den partidaren kontura, Mugikortasun Jasangarriaren lotura organikoari eta Trenbideko Garraioaren Azpiegitura eta Kudeaketa Funtzionalaren lotura funtzionalari atxikita.

Bosgarrena. Datuen komunikazioa lizitazio berriak direla eta.

Egin beharreko lizitazio berriei gagozkiela, kontratuen esleipen berriak egin eta kontratuak sinatu ondoren, ETSk hartutako ebazpenen kopia bidaliko dio BFAri, honako datu hauek jasota:

Kontratuaren izenburua eta xedea.

Kontratua gauzatzeko epea.

Adjudikazioaren prezioa eta urtekoak.

Adjudikazio-data.

Adjudikazioduna.

Erabilitako kontratazio-sistema (lizitazio-prozedura, hautatzeko modua eta kontratu-espedientearen izapidetze-mota).

Prezioen berrikuspena ordainduko den ala ez.

Formalizatutako kontratuaren kopia bat.

Harpidetutako aseguru-polizei buruzko datuak.

Behin kontratuak gauzatzen hasita, kontratazio-organoak hartutako erabaki guztiak bidaliko ditu ETSk, baldin eta kontratuaren prezioaren beheranzko edo goranzko ondorio ekonomikoak baditu, edo gauzatze-epearen gainean eragina badute, bai eta egindako lanen, obren eta/edo horniduren harrera-aktak ere, hala dagokionean.

Arestian adierazitakoa ezertan eragotzi barik, honako hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek hitzarmen honen kargura finantzatzen diren kontratuen espedienteetan jasotako edozein informazio eskuratu ahalko dute, eta ETSk ahalik eta lasterren bidaltzeko konpromisoa hartzen du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluak dioenari jarraikiz, alderdiek hala adostuta.

Seigarrena. Egiaztapenak ordaintzea.

ETSk kontratuek sortutako zenbatekoak ordainduko ditu, kontratazio publikoari buruzko legeriak horretarako ezarritako epeetan.

Zazpigarrena. Kontratu- eta ekonomia-gorabeherak.

  1. ETSk, kontratazio-organoa den aldetik, Plan Ekonomikoan aurreikusitako lizitazioei nahiz kontratazioei eragiten dieten gorabeheren (aldaketak, lan osagarriak, gehiegizko likidazioak eta abar) berri jakinaraziko die administrazio sinatzaileei, baldin eta kontratazioak garatzen diren artean sortzen badira eta kontratazioen zenbateko ekonomikoan, gorantz edo beherantz, eragina badute, horien berri izan dezaten, onartu eta aurrekontua egokitu dezaten, baldin eta BFAren ekarpena aldarazten badute, laugarren klausulan adierazitakoaren arabera.

    Sortzen diren gorabeherek hasieran aurreikusitako eta/edo zenbatetsitako 4. lerroaren finantzaketaren zenbateko osoa gainditzen duen igoera badakarte (laugarren klausula), hitzarmen hau nahitaez moldatu beharko da, aurrekontuaren zenbateko berria jasotzeko eta finantza-plangintza eguneratzeko helburuz. Horretarako, EAEko Administrazio Orokorrak eta BFAk beharrezko izapideak egin beharko dituzte, plana onartzeko eta beharrezko aurrekontua egokitzeko xedez.

  2. ETSk lanak zuzendu, ikuskatu eta zainduko ditu berme-aldia amaitu arte, eta kontratazio-organoaren berezko prerrogatibak beteko ditu organo eskudunen bitartez. Zeregin hauek dituzte:

    Proiektuen plangintza eta kontrol orokorra egitea, lizitatu aurretik proiektuak gogotik berrikusiz, akatsak edo hutsegiteak garaiz antzemateko.

    Dagoeneko kontratatuta dauden proiektuak gainbegiratzea eta ikuskatzea, kontratatutako aseguru-polizak proiektuok gauzatzean sor daitezkeen kontratu-gorabeherekin bat datozela kontrolatzea, eta estaldurei eusten eta berritzen direla ziurtatzea, formalizatutako kontratuak indarrean dauden bitartean.

    Azterlan eta txosten gehigarriak idaztea.

    Eraikuntzaren kudeaketa, obra zibilen eta instalazioen zuzendaritza, aholkularitza espezializatuen identifikazioa eta zuzendaritza egikaritzea, obrek eragindako afekzioen, trafikoaren gaineko afekzioen eta eragindako zerbitzuen kudeaketa egitea, eta horietan sortzen diren gainerako gorabeherak ere kudeatzea.

    Beste erakunde batzuekiko kudeaketa-lanak eta koordinazioa egitea; jendearentzako etengabeko arreta- eta informazio-zerbitzua kudeatzea; kaltetuen erreklamazioak ebaztea eta ezkutuko akatsak galdatzea; eta hitzarmen hau sinatu duten administrazioei halakoak agertu direla jakinaraztea eta hartutako neurrien berri ematea.

    Era berean, ETSri dagokio instalatu beharreko materialak fabrikatzeko eta egiteko prozesuak ikuskatzea eta haiei buruzko informazioa jasotzea, bai eta horien kalitatea kontrolatzea ere, eta dagozkion zereginak egin beharko ditu behin betiko amaitu arte.

    Zortzigarrena. Hitzarmena likidatzea.

    Harrera-aktak sinatu ondoren, Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linea, Errekalde eta Matiko artekoa, eraikitzeko obrak amaitu eta gero (Basurturako hurbilketa barne), azken ziurtagiriak eman eta aplikatu beharreko prezioak berrikusteko formulen behin betiko indizeak ezagutu ondoren, hau da, horretarako beharrezkoak diren datu guztiak eskuratzen direnean, Erakundeen arteko Jarraipen Batzordeak egindako benetako kostuen kalkulu justifikatua egingo du, administrazio sinatzaileek emandako funtsen kargura.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzordeak hitzarmenari egotz dakizkiokeen benetako kostuen kontrol hori egin ahal izateko, ETSk justifikazio-kontua aurkeztu beharko du, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

    Egindako jarduketen oroitza-txostena:

    Gastuen eta sarreren egoera-orria, bai eta gastuen eta sarreren egoera-orri horretako gastuen eta sarreren kontzeptu bakoitzeko sailkaturik dagoen zerrenda ere, gastuen egiaztagiriekin batera (fakturak, obra-ziurtagiriak, nominak...).

    Lanak bermatzeko epea igarotakoan, bai eta lanak jasotzen direnetik ere, lanok ETSren ondarean sartuko dira.

    Bederatzigarrena. Erakundeen arteko Jarraipen Batzordea eta Batzorde Teknikoa.

    Zortzigarren klausulan agertzen diren jarduketen jarraipen, ikuskapen eta kontrol egokia bermatzeko, bai eta lanen, zerbitzuen eta horniduren garapenaren jarraipen egokia egiteko ere, aurrekontua gauzatzeaz eta desadostasunak ebazteaz denaz bezainbatean, Erakundeen arteko Jarraipen Batzordea eratuko da, honako eginkizun hauek izango dituena:

    Hitzarmenean adostutakoaren kudeaketa, jarraipena, zaintza eta kontrola egitea.

    Hitzarmenaren interpretazioa eta betetzearen inguruko arazoak ebaztea.

    ETSk, kontratazio-organo gisa, Batzorde Teknikoari aurkezten dizkion hobekuntza- eta aldaketa-proposamenen txostenak kontuan hartzea.

    Adostutako jarduketen egiaztapen-akta egitea, bai eta hitzarmenaren likidazioaren emaitzarena ere.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzordearen osaera:

    EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren ordezkaritza bi kidek egikarituko dute, BFArena beste bi kidek eta ETSk kide bakarra izango du batzordean. ETS ordezkatuz jarduten duen pertsona batzordeko idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

    Batzordearen Idazkaritza eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat bertan egongo dira, behar bezala eratzeko.

    Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira, laugarren klausulan adierazitako finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa handitzea dakarten kontratu-gorabeherei dagozkienak eta hitzarmena azkentzea eragin dezaketen desadostasunen ebazpena dakartenak izan ezik. Azkenak aho batez onartu beharko dituzte bertaratutakoek.

    Berdinketa gertatuz gero, batzordeburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hartuko du bere gain batzordearen burutza, eta EAEAOk izendatutako hierarkia-maila handieneko ordezkariari egokituko zaio.

    BFAren ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiak izendatuko ditu.

    EAEAOk batzorde horretan izango dituen ordezkariak Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak izendatuko ditu.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzorde hori hitzarmena sinatu duten alderdietako edozeinek eskatuta bilduko da, eta urtean bi aldiz, gutxienez.

    Batzorde horretan, esku hartzen duten alderdietako teknikariek parte hartu ahal izango dira unean-unean, bai eta, hala badagokio, hitzarmen honen helburuak betetzeko komenigarritzat jotzen diren beste erakunde edo antolakunde batzuetako ordezkariek ere. Hori guztia, arestian adierazitako eraketa-araubidea eta entzunaldi- eta boto-eskubideak aldarazi gabe.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzordearen batzarretan, ETSk ordura arte egindako lanen egoeraren berri emango du. Halaber, ETSk 4. lineako lanen Plan Ekonomikoaren egoeraren berri emango du.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzordeak Batzorde Teknikoa izendatuko du. Batzorde hori EAEAOk izendatutako bi ordezkarik, BFAk izendatutako bi ordezkarik eta ETSk izendatutako ordezkari batek osatuko dute. ETSk hautatutako kidea izango da batzordeburua eta idazkari jardungo du; orobat, hitza izango du, baina botorik ez. Batzorde Tekniko hori arduratuko da aribideko proiektuen alderdi teknikoen jarraipenaz eta kontrolaz (bai eta gertatzen diren aldaketen jarraipen eta kontrolaz ere), eta ETSk kontratazio-organo gisa aurkeztutako proposamenen berri emango du, bai eta eraikuntza-fasean dauden lanen jarraipen eta kontrolaren berri ere. Gainera, lanak onartzen deneko eraikuntza-proiektura egokitzen direla bermatuko du (bai eta balizko aldaketetara ere). Batzorde Teknikoa alderdietako edozeinek proposatuta bilduko da, eta, behar bezala eratzeko, idazkari-batzordeburuaz gain, gainerako bi administrazio publikoetako ordezkari bana ere egon beharko da.

    Klausula honetan xedatzen ez den guztiari doakionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoei buruz xedatutakoa beteko da.

    Erakundeen arteko Jarraipen Batzordearen eta Batzorde Teknikoaren funtzionamendua Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan araututako kide anitzeko organoen araubideak arautzen du.

    Hamargarrena. Lanak amaitzea eta Euskadiko ondarean txertatzea.

    Hitzarmen honen eraginpeko kontratuetan zehazten den proiektu bakoitzean jasotzen diren jarduketak amaitu ondoren, eraikitako eta jasotako azpiegiturek ETSren ondarea osatuko dute, eta ondare hori, aldi berean, Euskadiko Ondarean txertatuko da, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 15.1.a) artikulua eta azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren Zazpigarren Xedapen Gehigarria aplikatuz.

    Azpiegitura hori sortu den helburua betetzeko erabiliko da, eta ezin izango da inolako lagapenik egin, erakundeen ondorengotzaren kasuan izan ezik, ETS desagertzen bada.

    Era berean, ezin izango da desatxiki, ez eta sortu den helburua betetzeko ez den beste baterako erabili ere.

    Debeku horiei men egiten ez bazaie, BFAk finantzaketan emandakoa itzultzeko eskubidea izango du, aplikagarria den araudiak adierazten duen eran.

    Hamaikagarrena. Lizitatzeko baldintza-agiriak eta prozedurak.

    Azpiegitura gauzatzeko ETSren eta erakunde esleipendunen artean egiten diren kontratuen baldintza berezien agiriek hitzarmen honetan kontratu-harremanetan eragina izan dezaketen zehaztapenak jasoko dituzte, eta EAEAOren eta BFAren jarduketen baterako finantzaketari buruzko informazioa emango dute.

    Hala berean, ETSk egin beharreko lizitazioetan:

    Ahal den guztietan, lehentasuna emango zaie baldintza-agirietan ezarritako formulak aplikatuz automatikoki ebalua daitezkeen adjudikazio-irizpideei. Hori ezinezkoa balitz, baldintza-agirietan adierazitakoa ezertan eragotzi gabe, lizitazioa egin baino lehen eta Erakundeen arteko Jarraipen Batzordearen aurrean justifikatuko dira gertakari horiek eragin dituzten arrazoiak.

    Lizitazioak eta kontratuen formalizazioak kontratazio publikoari buruzko legeriak ezarritako moduan argitaratuko dira.

    Hitzarmen honen bidez finantzatutako lanen karteletan adieraziko da EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak eta BFAk batera finantzatzen dituztela.

    Lanak gauzatuko diren eremuetan, lizitatu beharreko obra-kontratuen baldintza-agirietan, aseguru-polizari lotutako alderdi guzti-guztiak bereziki zainduko dira, bai eraikitakoaren balioa ziurtatzeko, bai hirugarrenei egiten zaizkien kalteen ordaina bermatzeko, bai estaldurak kontratuaren indarraldian jasotzen diren zenbatekoei eusteko betebeharra, bai eta horien zenbatekoa eta iraupena egikaritzearen bilakaerara egokitzeko betebeharra ere.

    Hamabigarrena. Lurzoruak desjabetzea eta aurreko biltegiak, okupazio azkarragatiko kalte-ordainak eta balio justuak edo azken kalte-ordainak ordaintzea.

  1. EAEAOk, Mugikortasun Jasangarriaren Saila dela medio, desjabetu egingo ditu Bilboko metropoli-trenbidearen 4. lineako lanak egiteko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak, eta hari dagokio espedienteak izapidetzea, erregistro-inskripzioa ere aintzat hartuta, EAEAOren izenean, eta ETS izango da desjabetzeen eta aldi baterako okupazioen onuradun.

    ETSk lankidetza estuan jardungo du EAEko Mugikortasun Jasangarriaren Sailarekin, hari lagunduz eta desjabetzeen kudeaketan ere laguntza emanez.

  2. Proiektu bakoitzari dagozkion desjabetze-espedienteak hasi aurretik, ETSk EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailari aurkeztu beharko dizkio aurrekontuetan dituen adjudikazioen eta aurreikuspenen egiaztagiriak, hain zuzen ere, finantzaketari buruzko atalean xedatutakoaren arabera horretarako hornitzen dizkioten funtsen kargura egin beharreko jarduketen zenbatekoa estaltzen dutenak.

    Okupazioaren aurretiko biltokiak eta okupazio azkarragatiko kalte-ordainak zehazten diren heinean, desjabetze-hitzarmen egokiak sinatzen direnean eta (hala badagokio, Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak) balio justuak edo azken kalte-ordain bidezkoak ezartzen dituenean, EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak ETSri igorriko dizkio egiten duen ordainketa bakoitzaren egiaztagirien kopiak.

  3. EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailari dagokio okupazioaren aurreko biltegiei, okupazio azkarragatiko kalte-ordainei eta bidezko balioespenei edo azken kalte-ordainei dagozkien diru-sarrerak zuzenean egitea, ETSk horretarako zuzkitzen dituen funtsen kargura, aurretiaz bigarren eta laugarren klausuletan jasotakoarekin bat etorriz.

  4. ETSk eta BFAk, Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailaren bitartez, betearazpenaren jarraipen unekoa eta xehea egitea izan dezaten, EAEAOko Mugikortasun Jasangarriaren Sailak desjabetze-espedienteetatik eratorritako balio justuen eta kalte-ordainen ordainketa-akten kopia eskuetaratuko die, formalizatzen diren heinean, eta egiten diren erregistro-inskripzioen jakinarazpenen kopiak bidaliko dizkie. ETSk eta BFAk espedienteetan jasota dauden beste agiri osagarri batzuk ere eskatu ahalko dituzte.

    Hamahirugarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

  1. Hitzarmen honek ondorioak izango ditu sinatzen denetik aurrera, eta indarrean egongo da, alderdietako batek berariaz azkentzeko asmorik azaltzen ez badu, behintzat, 2034ko abenduaren 31ra arte, Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 138. xedapen gehigarriak adierazitakoa aplikatuz. Hala ere, hitzarmen honetan jasotzen diren jarduketak gauzatzeko epe luzeagoa behar balitz, alderdiek konpromisoa hartzen dute indarraldi hori amaitu baino lehen beharrezko luzapena izapidetzeko, arestian aipatutako legerian xedatutakoarekin bat etorriz, eta, horretarako, baimena emateko erabili den prozedura berari jarraituko zaio.

  2. EAEko Administrazio Orokorrak, BFAk edo ETSk azkendu ahalko dute hitzarmena, baldin eta aparteko inguruabarrak gertatzen badira, hitzarmena betetzen ez bada edo hiru alderdiak ados badaude. Kasu horretan, amaitu gabeko kontratazio- eta desjabetze-espedienteei dagokienez jarraitu beharreko irizpideak finkatuko dituzte organo sinatzaileek.

    Alderdietako batek bere gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, beste alderdiek ahalmena izango dute horiek zorrotz bete ditzala eskatzeko edo, bestela, hitzarmena azkendu dadila eskatzeko.

    Kasu horretan, ez-betetzerik egin ez duten alderdietako edozeinek errekerimendua igorri ahalko dio alderdi ez-betetzaileari, epe jakin batean (arrazoizkoa izan beharko du) urratutzat jotzen diren betebeharrak edo konpromisoak bete ditzala eskatuz. Errekerimendu hori bederatzigarren klausulan agertzen den Erakundeen arteko Jarraipen Batzordera ere helaraziko da, hura baita hitzarmenaren betearazpenaren jarraipen, zaintza eta kontrolaren arduraduna.

    Errekerimenduan adierazitako arrazoizko epea igarotakoan, ez-betetzeak lehengoan badirau, errekerimendua igorri zuen alderdiak gainerako alderdi sinatzaileei jakinaraziko die azkentzeko arrazoia badagoela, eta hitzarmena azkendutzat joko da.

    Hitzarmena ez-betetze errudunagatik azkentzen bada, hitzarmena bete duten sinatzaileek eskubidea izango dute ez-betetze horrek eragindako kalte-galerak ordain diezazkieten.

    Hamalaugarrena. Hitzarmena aldatzeko araubidea.

    Inguruabarrek hala eskatzen dutenean, hitzarmen hau aldatu egingo da, alderdi sinatzaile guztiak ados jarri ondoren. Horretarako, dagokion aldaketa-dokumentua izapidetu eta sinatuko da.

    Hamabosgarrena. Administrazio-izaera eta jurisdikzioa.

    Hitzarmen hau administrazioen arteko hitzarmentzat jotako akordioa da, eta administrazio publikoen arteko hitzarmenen araubidea aplikatuko zaio; bestetik, urriaren 1eko 40/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoan, edo aurrerantzean hura ordeztuko duen legerian xedatutakoari men egingo dio.

    Alderdiek adostu dute hitzarmen hau interpretatzean eta/edo betetzean sortzen diren arazoak Erakundeen arteko Jarraipen Batzordeak ebatziko dituela.

    Hitzarmen hau interpretatzean eta/edo betetzean sor daitezkeen auziak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren esku egongo dira, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

    Eta ados daudela adierazteko, bertaratuek sinatu egin dute, sinadura elektronikoan agertzen diren toki-egunetan.

    Egoitza elektronikoa, 2026ko ekainaren 25a.

    Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

    SUSANA GARCÍA CHUECA.

    Ogasun eta Finantzetako sailburua,

    NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

    Bizkaiko ahaldun nagusia,

    ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik