Arautegia

Inprimatu

7094/2026 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3820
  • Xedapen-zk.: 7094
  • Xedapen-data: 2026/08/07
  • Argitaratze-data: 2026/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 28ko 5275/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Zerbitzuko Orokorren zuzendariorde lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2026ko ekainaren 17ko EHAA, 113. zk.).

Horretarako emandako epearen barruan bi hautagai aurkeztu ziren. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, egiaztatu zen horietako batek ez zituela betetzen prozeduran parte hartzeko eskatzen ziren baldintzak, eta beste hautagaia zela baldintzak betetzen zituen bakarra.

Hala ere, geroago, azken horrek prozesuan parte hartzeari uko egiteko idazkia aurkeztu zuen, eta, beraz, ez dago deitutako lanposturako izenda daitekeen hautagairik.

Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uztea. Izendapen honek Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2026ko abuztuaren 7a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Zuzendari medikoa,

SARA ARÉVALO LOBERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik