Arautegia
Inprimatu705/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita honako Ebazpen honen euskarazko bertsioan: 541/2025 ebazpena, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko medikua kategorian (familiako medikua lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2555
- Xedapen-zk.: 705
- Xedapen-data: 2025/05/08
- Argitaratze-data: 2025/06/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako huts bat aurkitu da 2025eko apirilaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ebazpen horren 12/7 orrialdean, euskarazko bertsioan. Hori dela-eta, zuzenketa hau egin behar da:
Hau dioen lekuan:
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu).
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B2 eta C1 mailetako tituluengatik 1 puntu emango da.
Honakoa esan behar du:
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu).
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren eta baliokideen B2 mailetako tituluengatik 1 puntu emango da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 705/2025 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.