Arautegia
Inprimatu682/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Roberto Salazar Sosa jaunari kendu egiten zaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zeladoreen Arduraduna lanpostuari dagokion izendapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 173
- Xedapen-zk.: 682
- Xedapen-data: 2023/12/20
- Argitaratze-data: 2024/01/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Maiatzaren 22ko 123/2017 Ebazpenaren bidez, Roberto Salazar Sosa jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zeladoreen arduradun izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Roberto Salazar Sosa jaunari kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zeladoreen Arduraduna lanpostuari dagokion izendapena, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko abenduaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2023ko abenduaren 20a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.