Arautegia

Inprimatu

669/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Inés Tellería Almeida andrea Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitatearen gainbegirale izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4467
  • Xedapen-zk.: 669
  • Xedapen-data: 2025/09/29
  • Argitaratze-data: 2025/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 26ko 430/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko gainbegiralearen lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Inés Tellería Almeida andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

Lehenengoa. Inés Tellería Almeida andrea Irun-Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitatearen gainbegirale izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena. Izendapen honek 2025eko urriaren 15ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2025eko irailaren 29a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

PEDRO MORRONDO VALDEOLMILLOS.