Arautegia
Inprimatu66/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita uztailaren 6ko 176/2021 Dekretua luzatzeko baimena ematen duen Erabakia, bai eta luzapen hori finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ere. Dekretu horren bidez, udal eta/edo toki-erakunde jakin batzuei oinarrizko mailako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzen zaie, bost ikasturtetarako (horietatik lehena 2026-2027 ikasturtea izanik, eta, azkena, 2030-2031 ikasturtea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2962
- Xedapen-zk.: 66
- Xedapen-data: 2026/06/23
- Argitaratze-data: 2026/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Gobernu Kontseiluak, 2026ko ekainaren 9an egindako bilkuran, uztailaren 6ko 176/2021 Dekretua luzatzeko baimena ematen duen Erabakia, bai eta luzapen hori finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ere, onartu du. Dekretu horren bidez, udal eta/edo toki-erakunde jakin batzuei oinarrizko mailako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzen zaie, bost ikasturtetarako (horietatik lehena 2026-2027 ikasturtea izanik, eta, azkena, 2030-2031 ikasturtea), eta behar den publikotasuna emate aldera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 23a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
Uztailaren 6ko 176/2021 Dekretuak oinarrizko heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetu zien zenbait udali eta mankomunitate bati, horretarako araubide juridikoa, antolatzailea eta finantzarioa ezarriz.
Dekretua indarrean izan den bitartean, Oinarrizko Lanbide Heziketaren hurbiltasuna eta jarraitutasuna bermatu ahal izan dira hari esker, eta, hala, eragindako udalerrietan hezkuntza-zerbitzuak behar bezala ematea segurtatu da.
Dekretuaren indarraldia amaitzear dago. Hori dela eta, zerbitzuaren jarraitutasunari eusteko aukera ematen duen erabaki bat hartu behar da, hezkuntza-plangintza egin eta eskuordetze-eredua aztertu bitartean.
Helburu hauek lortzeko da beharrezkoa 176/2021 Dekretua luzatzea:
Hezkuntza-zerbitzu publikoaren etenik gabeko jarraitutasuna bermatzea.
Eskuordetutako udalen antolakuntza- eta aurrekontu-egonkortasuna segurtatzea.
Indarrean dagoen hezkuntza-plangintzarekiko koherentziari eustea, eredua ebaluatu bitartean.
Ikasturte akademikoaren programazioari eragingo lioketen eskumen-hutsuneak saihestea.
176/2021 Dekretuak berak luzapena aurreikusten du 9.2 artikuluan, Eusko Jaurlaritzako organo eskudunaren erabaki bitartez: «2. Modu positiboan ebaluatu ondoren eskumenak dekretu honetan adierazitako bost ikasturteetan eskuordetu izana, eta udalek eta/edo toki-erakundeek eskuordetzarekin jarraitzeko interesa dutela adierazi ondoren, dekretu hau bost ikasturterik behin luzatu ahal izango da Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez, dekretuaren eranskinak eguneratuz».
Zenbait bilera egin dira bai taldeka, bai banaka udalekin eta mankomunitatearekin luzapenaren baldintzen berri emateko, eta denak azaldu dira proiektuak aurrera egitearen alde.
Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak, bai eta Eusko Jaurlaritzaren antolaketa- eta funtzionamendu-araubideak ere, 26.3 artikuluan Gobernu Kontseiluari esleitzen dio indarraldi mugatuko dekretuak luzatzeko eskumena.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak eta Lanbide Heziketako araudiak aukera ematen dute hezkuntza-eskumenak toki-erakundeei eskuordetzeko, baldin finantzaketa egokia bermatzen bada eta Hezkuntza Sailak gainbegiratzen badu.
ERABAKIA
Lehenengoa. Uztailaren 6ko 176/2021 Dekretuaren indarraldia bost ikasturtez luzatzea lehenengoa 2026-2027 ikasturtea izango da, eta azkena 2030-2031 ikasturtea, haren egungo indarraldia amaitzen den egunetik aurrera (176/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bitartez udal eta/edo toki-erakunde jakin batzuei oinarrizko mailako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzen baitzaie).
Bigarrena. Eskuordetzeari lotutako finantzaketa aldatzea, eta ezartzea guztizko zenbatekoa 41.869.827,66 eurokoa izango dela 2026/2027 ikasturtetik 2030/2031 ikasturtera bitarteko bost urteetarako.
Hirugarrena. Baimena ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legearen 38. artikuluarekin bat etorriz, 5.000.000,00 eurotik gorako gastua egiteko, berrogeita bat milioi zortziehun eta hirurogeita bederatzi mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta hirurogeita sei zentimokoa (41.869.827,66).
Laugarrena. Hezkuntza Sailari agintzea erabaki hau betearazteko eta berau aplikatzeko behar diren administrazio-tresnak eguneratzeko.
Bosgarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)