Arautegia
Inprimatu622/2024 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Remedios Vega Iņigo andrea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 153
- Hurrenkera-zk.: 3836
- Xedapen-zk.: 622
- Xedapen-data: 2024/07/17
- Argitaratze-data: 2024/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
441/2024 Ebazpenaren bidez, Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzekoa deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Remedios Vega Iņigo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. Remedios Vega Iņigo andrea izendatzea Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena. Izendapen honek 2024ko abuztuaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tolosa, 2024ko uztailaren 17a.
Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
EB (405/2023 Ebazpena, maiatzaren 26koa).
Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria,
NAGORE LORA LACA.