Arautegia

Inprimatu

62/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Marta Purificación Quintana Uriarte andrea Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariorde mediko kargutik kendu egin da, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 766
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 2023/01/17
  • Argitaratze-data: 2023/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

131/2020 Ebazpenaren bidez, Marta Purificación Quintana Uriarte andrea Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariorde mediko izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. Marta Purificación Quintana Uriarte andrea Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariorde mediko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.