Arautegia

Inprimatu

60/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: 1751/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familia Medikua lanpostu funtzionala), Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 457
  • Xedapen-zk.: 60
  • Xedapen-data: 2023/01/04
  • Argitaratze-data: 2023/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1751/2022 Ebazpenaren bidez onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Familia Medikua lanpostu funtzionala), Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat atzeman da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko azaroaren 27an argitaratutako ebazpenean, eta zuzendu egiten da III. eranskinean.

Honakoa esaten den lekuan:

  1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

    1. Prestakuntza espezializatua:

      1. Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 10 puntu.

      2. Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitateko graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 10 puntu.

Honakoa esan behar du:

  1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

    1. Prestakuntza espezializatua:

      1. Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 20 puntu.

      2. Egoiliarren prestakuntza-aldi osoa Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitateko graduondokoa dutenentzako irakaskuntza-programa aitortua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 20 puntu.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 60/2023 Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.