Arautegia
Inprimatu60/2023 EBAZPENA, irailaren 29koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miguel Ángel Escalante Boleas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 4740
- Xedapen-zk.: 60
- Xedapen-data: 2023/09/29
- Argitaratze-data: 2023/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen martxoaren 14ko 68/2022 Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratu zen), Miguel Ángel Escalante Boleas jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Miguel Ángel Escalante Boleas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urriaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2023ko irailaren 29a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,
M.ª CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.