Arautegia
Inprimatu578/2026 EBAZPENA, urriaren 20koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Emergentziak erakundeko Atal Sanitarioko buru bat hautatzeko deialdia hutsik uzten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4873
- Xedapen-zk.: 578
- Xedapen-data: 2026/10/20
- Argitaratze-data: 2026/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen otsailaren 9ko 28/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Emergentziak erakundeko Atal Sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2026ko apirilaren 7ko EHAA, 63. zk., eta 2026ko apirilaren 13ko BOE, 90. zk.).
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen maiatzaren 26ko 374/2026 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu zen.
Onartutako hautagai bakarrak 2026ko urriaren 19an aurkeztu zuen Emergentziak erakundeko Atal Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketan parte hartzeko eskaera atzera botatzeko idazkia.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluan xedatutakoarekin (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
Lehenengoa. Hutsik uztea Emergentziak erakundeko Atal Sanitarioko buruaren lanpostuaren deialdia. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko urriaren 20a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.