Arautegia

Inprimatu

56/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: 1814/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 454
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2023/01/03
  • Argitaratze-data: 2023/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1814/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat atzeman da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko azaroaren 27an argitaratutako ebazpenean, eta zuzendu egiten da III. eranskinean.

Honakoa esaten den lekuan:

Honakoa esan behar du:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 56/2023 Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.