Arautegia

Inprimatu

56/2023 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria, Donostiako udalerrian zuzkidura-bizitokiak sustatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2144
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2023/05/02
  • Argitaratze-data: 2023/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du aipatutako lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarri hori, eta behar bezalako publikotasuna emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 23an,

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

eta bestetik, Nekane Arzallus Iturriza, Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko Zinegotzi Ordezkaria,

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz egintza honetarako baimendua.

Eta, bigarrena, Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengarrirako Zinegotzi ordezkari gisa, Udalaren ordezkari-lanetan, 2022ko otsailaren 15eko erabakiaren indarrez egintza honetarako baimendu

Bi alderdiek parte hartzen dute eranskin honetan interes publiko eta orokorren sustapenean, eta honako hau emateko eskumen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta, horretarako, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa. 2020ko apirilaren 3an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Donostiako Udalak, Donostiako udal-mugartean 180 zuzkidura-bizitoki berri inguru sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

Bigarrena. Hitzarmenaren edukia dela eta, Udalak hartu zuen konpromisoa, funtsean, doan laga eta eskuz aldatzea Udalak dituen bi lursail, aldez aurretik egindako azterlanen arabera zuzkidura-bizitoki berriak hartzeko egokiak direnak, Morlans-Behera eta Loiolako Erriberak hirigintza-eremuetan direnak, hain zuzen ere.

Bestalde, EAEko Administrazioak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, hartzen zuen konpromisoa eta betebeharra zen aurreikusitako zuzkidura-bizitoki berriak sustatu eta egitea, bere gain hartuta horiek sustatzearen ondoriozko izaten diren gastuak.

Hirugarrena. Morlans-Behera eremuan hasieran lagatzea aurreikusita zegoen lurzatian (9 G-1 partzela) proiektatutako zuzkidura-bizitoki berriak kokatzearen ondorioz zailtasun teknikoak antzeman direnez, mendiaren eta bidearen arteko estutasuna eta ahokadura direla eta, garai hartako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Udalari eskatzen dio eremu horretan beste partzela bat lagatzeko, G-4 11 lurzatia, alegia, G1 9 lurzatiaren ondoan dagoena.

Morlansen lurzati berri hori lagatzeak aukera emango du sustapen handiagoa garatzeko, baldintza tekniko, orografiko eta orientazio-baldintza hobeekin, eta horrek hobekuntza nabarmena ekarriko luke aurreikusitako zuzkidura-bizitokien diseinuan, eta, ondorioz, baita etorkizuneko okupatzaileen eta erabiltzaileen bizi-kalitatean ere.

Laugarrena. Hitzarmena Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 3/2003 Legearen 186. artikuluaren babesean sinatu zen, zeina toki-erakundeei supletorioki aplikatzen zaiena, zeinak adierazten baitu Estatuko Administrazio Orokorrak hitzarmenak egin ahal izango dituela beste administrazio publiko batzuekin edo zuzenbide publikoko edo zuzenbide pribatuko pertsona juridikoekin, eremu jakin batean haien arteko ondare- eta hirigintza-harremanak antolatzeko.

Bestalde, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, VI. kapituluko 47. artikuluan eta hurrengoetan, lankidetza-hitzarmenak arautzen ditu, baliozkotasun- eta eraginkortasun-baldintzak ezarriz eta horiek sinatzeko nahitaezko izapideak eta aldaketa-araubidea zehaztuz.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2020ko apirilaren 3an sinatutako hitzarmenaren hamargarren klausulak adierazten du hitzarmena aldatzeko alderdi sinatzaileen aho bateko akordioa beharko dela, hitzarmenaren dagokion gehigarria sinatuz.

Aurreko guztiagatik, bi alderdiek hitzarmena aldatzeko gehigarri hau sinatzea erabaki dute, klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Gehigarri honen xedea da 2020ko apirilaren 3an Donostiako Udalak eta orduko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak udalerri horretan 180 zuzkidura-bizitoki inguru sustatzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehenengo klausula aldatzea. Aldaketa honetan datza: 2020ko apirilaren 3an lagatzen diren lurzatiei lurzati bat gehitzea, hau da, hasierako lagapenari AM.09 Morlans-Behera HEA birzatitzeko proiektuaren 11 G-4 (g.000/AM.09.4) lurzatia gehitzea, udal-titulartasunekoa, 9 G-1 lursailaren mugakide dena.

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Lankidetza-hitzarmenaren baldintzak, dokumentu honek berariaz aldatzen ez dituenak, indarrean egongo dira erabat, eta ez dira aldatuko data honetan dauden moduan eta baldintzetan. Gehigarri honen edukia eta 2020ko apirilaren 3an sinatutako hitzarmena bat ez badatoz, gehigarri honetan aurreikusitakoa nagusituko da.

Hala, ados daudela adierazi eta hitzartutakoa behar bezala jasota geratzeko, dokumentu hau sinatu dute bi aldeek idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko Zinegotzi ordezkaria,

NEKANE ARZALLUS ITURRIZA.