Arautegia

Inprimatu

55/2023 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lasarte Oriako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, alokairuko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa, Lasarte Oriako udalerrian, «Oria Gain» 37 Hirigintzako Esku-hartze Eremuko 12. partzelan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 2120
  • Xedapen-zk.: 55
  • Xedapen-data: 2023/04/26
  • Argitaratze-data: 2023/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2023ko otsailaren 14an,

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Eta bestetik, Agustin Valdivia Calvo jauna, Lasarte-Oriako alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 31n egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Lasarte-Oriako Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. 2019ko otsailaren 15ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Lasarte Oriako Udalak, HIE eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko. «A-37 Oria Gain», Lasarte-Oriako udalerrian.

Bigarrena. Hitzarmen horren arabera, Lasarte-Oriako Udalak konpromisoa hartu zuen AIU A-37 Oria Gain lurzatia kargarik gabe lagatzeko, doako lagapen-akordio baten bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak etxebizitza-sustapenari lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko betebeharra hartu zuen bere gain.

Hirugarrena. Izan ere, hainbat arrazoi direla medio, gaur egun oraindik ez dira etxebizitzen obrak hasi.

2019an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2023ko otsailaren 15ean amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Laugarrena. Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Bosgarrena. Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2019ko otsailaren 15ean sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Lasarte-Oriako Udalak honako hau

ADOSTU DUTE:

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Lasarte-Oriako alkate-udalburua,

AGUSTIN VALDIVIA CALVO.