Arautegia

Inprimatu

544/2023 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendariorde (Langileen Kudeaketako arloa) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2529
  • Xedapen-zk.: 544
  • Xedapen-data: 2023/05/08
  • Argitaratze-data: 2023/05/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Donostialdeko ESIan Erizaintzako Zuzendariorde (Langileen Kudeaketako arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek. Hona hemen

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Estatutupeko langile, funtzionario edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, eta lanpostua jabetzan izatea B1 lanbide-taldean.

    2. B1 lanbide-taldeari dagokion titulazioren bat izatea.

    3. B1 lanbide-taldean gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.

    4. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    Esperientzia eta/edo prestakuntza langileen kudeaketan arretaren eremu guztietan (ospitalekoa/ospitalez kanpokoa eta lehen mailako arreta).

    Esperientzia eta/edo prestakuntza taldeen kudeaketan eta antolaketan.

    Esperientzia eta/edo prestakuntza proiektu estrategikoak eta hobekuntza-/ berrikuntza/akreditazio-programak diseinatzen, kudeatzen edo ezartzen.

    Esperientzia edo prestakuntza Osakidetzako prozesuen kudeaketan/ebaluazioan, bulegotika-aplikazioetan, aplikazio asistentzialetan eta kudeaketa-aplikazioetan.

    Memoriaren aurkezpena Kudeaketa-proiektua pertsonen kudeaketaren eta lidergoaren eremuan.

    Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

  4. Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek beren eskabideak eta datu pertsonal guztiak bidali behar dituzte Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia).

    Dokumentazioak honako forma hau izan beharko du:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionarioaren edo estatutupeko langilearen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVen aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak, baina egoera hori izangaiaren eskabidean adierazi beharko da.

  5. Balorazio Batzordea.

    Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

    Eskabideak baloratu ondoren, Batzordeak eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du. Eginbide horiek hautagaiei jakinaraziko zaizkie.

    Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.

    Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan agertuko dira aurkeztutako hautagaiak, bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Inola ere ezingo dira kontuan hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

    Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo bete gabe uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Donostia, 2023ko maiatzaren 8a.

    Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

    EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

    Langileen zuzendaria,

    MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.