Arautegia

Inprimatu

54/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 478
  • Xedapen-zk.: 54
  • Xedapen-data: 2023/01/17
  • Argitaratze-data: 2023/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2022ko uztailaren 29ko 1329/2022 Ebazpenaren bidez (EHAA, 170. zk., irailaren 5ekoa), onartu zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko proben ohiko lehen deialdia.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2022ko urriaren 17an emandako 786/2022 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 26an emandako 1123/2022 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin-behineko kalifikazioak jakinarazi ziren. Aipatu Ebazpena 2022ko abenduaren 26an argitaratu zen Osakidetzako intraneten korporatiboan eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan.

Uztailaren 29ko 1329/2022 Ebazpenaren 16. oinarriak ezartzen du, behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek gutxienez bost egun naturaleko epea izango dutela erreklamazioak Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.

Aipatu uztailaren 29ko 1329/2022 Ebazpenaren hamazazpigarren oinarriak ezarritakoaren arabera, behin-behineko kalifikazioen aurkako erreklamazio-epea amaituta eta erreklamazioak ebatzi ondoren, izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratuko dira, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren ebazpen baten bidez. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,

Agindua ematea 2022ko ohiko bigarren deialdiari dagozkion hizkuntza-esakizunak egiaztatzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren arabera. Deialdia Osakidetzako zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 1329/2022 Ebazpenaren bidez onartu zen.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.