Arautegia

Inprimatu

504/2018 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean dauden hutsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, onartu ziren Mediku kategorian (hainbat lanpostu funtzional) arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatutako kategoria Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2690
  • Xedapen-zk.: 504
  • Xedapen-data: 2018/05/03
  • Argitaratze-data: 2018/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenean (otsailaren 19ko EHAA, 35. zk.), eta, beraz, zuzendu egin behar dira:

  1. eranskinean, 2018/896 (172/3)

    Honako hau dio:

    1. Deialdiko destinoak.

    1. Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (hainbat lanpostu funtzional) destinoak, II. eranskinean jasotakoak. II. eranskin horretan jasotako destinoetako batzuek, zehazki, deialdi hauei dagozkienek: Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko mediku Fak. Esp., Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako mediku Fak. Esp., Kardiologiako mediku Fak. Esp. eta Erradiodiagnostikoko mediku Fak. Esp., aldaketak jasan ahalko dituzte deialdi espezifikoen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.

    Baina hau esan behar du:

    1. Deialdiko destinoak.

    1. Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (hainbat lanpostu funtzional) destinoak, II. eranskinean jasotakoak. II. eranskin horretan jasotako destinoetako batzuek, zehazki, deialdi hauei dagozkienek: Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko mediku Fak. Esp., Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako mediku Fak. Esp., Kardiologiako mediku Fak. Esp., Barne Medikuntzako Fak.Esp., eta Erradiodiagnostikoko mediku Fak. Esp., aldaketak jasan ahalko dituzte deialdi espezifikoen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.