Arautegia

Inprimatu

502/2024 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioan Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bi izendapen askez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2943
  • Xedapen-zk.: 502
  • Xedapen-data: 2024/05/30
  • Argitaratze-data: 2024/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Tolosaldeko ESIko Zuzendaritzan Zuzendaritzako Idazkari 2 lanpostu hutsik daude. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), edo Estatuko Osasun Sistemaren erakunde sanitarioetan estatutario finkoa izatea eta C2/D2 lanbide-taldean egotea.

    C2/D2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.

    Gutxienez 2 urteko esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

    Hizkuntza-eskakizuna: 2. Hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2010-06-01 eta 2005-06-01).

    Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak betetzea.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    Idazkaritza/edo zuzendaritzako lanpostuetan esperientzia izatea.

    Informatikako ezagutzak: Word, Excel, Access, Power Point.

    Honako aplikazio korporatibo hauen ezagutza:

    SAPeko moduluak: Prestakuntza, Karteldegiak eta Giza Baliabideak.

    Erregistroa.

    Curriculum vitaea.

    Lanpostu honetan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskabideak egiteko epea eta modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, (San Esteban Auzoa z.g., 20400 Tolosa). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, EbazpenaEHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

    Interesdunek Tolosaldeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (San Esteban Auzoa z.g., 20400 Tolosa), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

    Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estatutupeko langile finkoaren izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

  5. Balorazio Batzordea.

    Balorazio Batzorde bat eratuko da, honako hauek buru direla: Kudeaketako zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona, ESIko Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua eta Erizaintzako ondokoa, bokal gisa, eta Pertsonaleko teknikari bat (idazkari gisa jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu) edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonak.

    Epaimahaiak hautagaiek aurkeztatuko dokumentazioa aztertuko du, eta egokitzat hartutakoei elkarrizketa bat egiteko dei diezaieke.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposatu ahalko du epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedura amaitzeko ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Tolosa, 2024ko maiatzaren 30a.

    Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,

    MARÍA LUZ JAUREGUI GARCÍA.