Arautegia
Inprimatu438/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Teknikari Laguntzaile Sanitario lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 3055
- Xedapen-zk.: 438
- Xedapen-data: 2023/03/08
- Argitaratze-data: 2023/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022an eta Egonkortzean iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1837/2022 Ebazpenaren bidez, Teknikari Laguntzaile Sanitario lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzaile kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena. Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Batzordeburua:
Titularra: Edurne Martin Alda.
Ordezkoa: Salvador Abajo Ruiz.
Lehenengo epaimahaikidea:
Titularra: María Azkona Zubeldia.
Ordezkoa: Susana Rodriguez Ibarra.
Bigarren epaimahaikidea:
Titularra: Gabriel Negrin Rodriguez.
Ordezkoa: Juana Matallana Estornell.
Hirugarren epaimahaikidea:
Titularra: Jose Manuel Rico Garcia.
Ordezkoa: Elixabete Mateos Yañez.
Laugarren epaimahaikidea:
Titularra: Miren Argiñe Martinez Ugarte.
Ordezkoa: Francisco Jose Bastos Fernandez.
Idazkaria:
Titularra: Jose Luis Etxebarria Etxebarria.
Ordezkoa: Ana Rosa Ramos Gibert.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: 956/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 438/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
- Ikus: 1837/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.