Arautegia

Inprimatu

423/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Begoņa Juarros Aristegui andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Obstetrizia eta Ginekologiako arlo klinikoan, ospitalez kanpoko asistentzia eta obstetricia-eremuan, Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1322
  • Xedapen-zk.: 423
  • Xedapen-data: 2023/03/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen irailaren 13ko 1387/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako arlo klinikoan, ospitalez kanpoko asistentzia eta obstetriziaeremuan, Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023 urtarrilaren 2ko EHAA 1. zk. eta 2023ko urtarrilaren 9ko BOE 7 zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Begoņa Juarros Aristegui andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako arlo klinikoan, ospitalez kanpoko asistentzia eta obstetriziaeremuan, Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Begoņa Juarros Aristegui andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Obstetrizia eta Ginekologiako arlo klinikoan, ospitalez kanpoko asistentzia eta obstetriziaeremuan, Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko martxoaren 7a.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2023ko martxoaren 6a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.