Arautegia
Inprimatu4/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Larrialdietako Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 521
- Xedapen-zk.: 4
- Xedapen-data: 2025/01/17
- Argitaratze-data: 2025/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Larrialdietako Gainbegirale lanpostua hutsik dago (zk.: 20123). Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:
OINARRIAK
Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.
Gutxienez, 3 urteko lan-esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
Aintzat hartuko diren merezimenduak.
Erizaintzako unitateak kudeatzeko prestakuntza edota esperientzia edukitzea.
Esperientzia edota prestakuntza edukitzea lidergoan eta taldeen kudeaketan.
Ofimatikari eta Erizaintzako arloko aplikazio informatiko korporatiboei buruzko ezagutza edukitzea.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen edo balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (helbidea: Mendarozabal auzoa, 20850 Mendaro). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Debabarreneko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (helbidea: Mendarozabal auzoa, 20850 Mendaro), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.
Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Batzordeak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.
Hautaketa prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2025eko urtarrilaren 17a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.