Arautegia
Inprimatu41/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ziortza Olalde Viteri andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 9. solairuko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 416
- Xedapen-zk.: 41
- Xedapen-data: 2024/01/11
- Argitaratze-data: 2024/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
1179/2017 Ebazpenaren bidez, Ziortza Olalde Viteri andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 9. solairuko Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Ziortza Olalde Viteri andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko 9. solairuko Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 8an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko urtarrilaren 11.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.