Arautegia

Inprimatu

358/2023 EBAZPENA, irailaren 13koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondokoa (Lehen Mailako Arreta) kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4630
  • Xedapen-zk.: 358
  • Xedapen-data: 2023/09/13
  • Argitaratze-data: 2023/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 23ko 346/2021 Ebazpenaren bidez, Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondoko (Lehen Mailako Arreta) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza-Gerentzia honek

Lehenengoa. Miren Agurtzane Paskual Uribe andrea Erizaintzako Zuzendaritzaren Ondokoa (Lehen Mailako Arreta) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2023ko irailaren 13a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.