Arautegia
Inprimatu357/2025 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1111
- Xedapen-zk.: 357
- Xedapen-data: 2025/02/21
- Argitaratze-data: 2025/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen, honako oinarrien arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein langile. Hona hemen bete beharreko baldintzak:
Unibertsitateko titulua edukitzea.
Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia edukitzea.
Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adierazi beharko dute:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahalko dute.
Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.
Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.