Arautegia
Inprimatu339/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Irune Lizardi Ituarte andrea Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoko Bizkorketako gainbegirale (kodea: 20288) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2478
- Xedapen-zk.: 339
- Xedapen-data: 2025/05/23
- Argitaratze-data: 2025/06/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
384/2024 Ebazpenaren bidez, Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoko Bizkorketako gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Irune Lizardi Ituarte andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoko Bizkorketako gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat,
Lehenengoa. Irune Lizardi Ituarte andrea Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoko Bizkorketako gainbegirale (kodea: 20288) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2025eko maiatzaren 23a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.