Arautegia

Inprimatu

337/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Oihana Larrañaga Zabaleta andrea Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4265
  • Xedapen-zk.: 337
  • Xedapen-data: 2024/08/30
  • Argitaratze-data: 2024/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

508/2021 Ebazpenaren bidez, Oihana Larrañaga Zabaleta andrea Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan (2022ko urtarrilaren 17ko EHAA, 10. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Oihana Larrañaga Zabaleta andrea Nefrologiako Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko irailaren 1eko laneguna amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari haren berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2024ko abuztuaren 30a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.