Arautegia
Inprimatu3121/2026 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko burua kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 3810
- Xedapen-zk.: 3121
- Xedapen-data: 2026/05/19
- Argitaratze-data: 2026/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
382/2022 Ebazpenaren bidez, Alfonso Gutiérrez Macías jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru (2022ko apirilaren 7ko EHAA, 70. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru Alfonso Gutiérrez Macías jauna kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2026ko martxoaren 13ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari horren berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 19a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.