Arautegia

Inprimatu

280/2023 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Sara Arévalo Lobera andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari mediko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1209
  • Xedapen-zk.: 280
  • Xedapen-data: 2023/02/16
  • Argitaratze-data: 2023/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusita Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Medikoa lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 23ko 140/2023 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko urtarrilaren 30eko EHAA 20. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Sara Arévalo Lobera andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

Lehenengoa. Sara Arévalo Lobera andrea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2023ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Interesdunari, Donostialdeko ESIari eta Zuzendaritza Nagusiari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.