Arautegia
Inprimatu2727/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Elena Fernández Díaz andrea izendatzen baita, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Ospitaleko Farmaziako atal sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5036
- Xedapen-zk.: 2727
- Xedapen-data: 2025/11/04
- Argitaratze-data: 2025/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 23ko 1176/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitaleko Farmaziako atal sanitarioko buruaren lanpostu bat hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk. eta 2025eko ekainaren 23ko BOE, 150. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Elena Fernández Díaz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Ospitaleko Farmaziako atal sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
Lehenengoa. Elena Fernández Díaz andrea aldi baterako izendatzea Ospitaleko Farmaziako atal sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu ESIan.
Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko azaroaren 4a.
Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena. Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko azaroaren 4a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.