Arautegia
Inprimatu271/2026 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko Taldeko buru (Langileen Saila) bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 169
- Hurrenkera-zk.: 3789
- Xedapen-zk.: 271
- Xedapen-data: 2026/08/10
- Argitaratze-data: 2026/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
213/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazioko Taldeko buru (Langileen Saila) bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Felipe Andrés García Orodea jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko Taldeko buru (Langileen Saila) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
Lehenengoa. Administrazioko Taldeko buru (Langileen Saila) izendatzea Felipe Andrés García Orodea jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
Bigarrena. Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Gorlizko Ospitaleari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2026ko abuztuaren 10a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA ROMÓN MARTÍNEZ.