Arautegia

Inprimatu

2578/2022 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena, horren bidez M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea, Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua - Hautaketa arloa) kargutik kendu egin da, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 733
  • Xedapen-zk.: 2578
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

905/2020 Ebazpenaren bidez, M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua Hautaketa arloa) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. M.ª Ángeles Aparicio Gómez andrea Administrazioko taldeburu (Pertsonaleko departamentua Hautaketa arloa) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 1ean laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko abenduaren 29a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

(2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.