Arautegia
Inprimatu255/2024 EBAZPENA, irailaren 6koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez David Avellanal Legarda jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan, berak hala eskatuta.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4436
- Xedapen-zk.: 255
- Xedapen-data: 2024/09/06
- Argitaratze-data: 2024/09/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
159/2021 Ebazpenaren bidez, David Avellanal Legarda jauna izendatu zen Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan (2021eko ekainaren 8ko EHAA, 111. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. David Avellanal Legarda jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko maiatzaren 31ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Arabako ESIari horren berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Arrasate, 2024ko irailaren 6a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.