Arautegia

Inprimatu

252/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Bihotz-Hodietako Kirurgiako Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2213
  • Xedapen-zk.: 252
  • Xedapen-data: 2018/03/01
  • Argitaratze-data: 2018/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Bihotz-Hodietako Kirurgiako Mediku kategoriako oinarri espezifikoak.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen I. eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Presidentea:

Titularra: Maria Marbella Garcia Urbaneja.

Ordezkoa: Laura Aguirre Alberdi.

Lehenengo epaimahaikidea:

Titularra: Vanessa Estévez Flórez.

Ordezkoa: Álvaro Ortiz De Salazar Varona.

Bigarren epaimahaikidea:

Titularra: Joseba Zuazo Meabe.

Ordezkoa: Javier Pedro López Izaguirre.

Hirugarren epaimahaikidea:

Titularra: José Ignacio Aramendi Gallardo.

Ordezkoa: Gadah Hamzeh Garcia.

Laugarren epaimahaikidea:

Titularra: Alejandro Crespo de Hubsch.

Ordezkoa: Elisabeth Berastegui García.

Bosgarren epaimahaikidea:

Titularra: Roberto Voces Sanchez.

Ordezkoa: Maria Luisa Cámara Rosell.

Seigarren epaimahaikidea:

Titularra: Tomasa Centella Hernández.

Ordezkoa: Maria José Dalmau Sorli.

Idazkaria:

Titularra: Maria Teresa Paino Ortuzar.

Ordezkoa: Raquel Benito Ruiz de La Peña.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.