Arautegia

Inprimatu

25/2026 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioarekin sinatutako hitzarmena, justiziaren arloko irtenbide teknologikoen transferentziari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 683
  • Xedapen-zk.: 25
  • Xedapen-data: 2026/02/06
  • Argitaratze-data: 2026/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Justizia; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Madril, 2026ko urtarrilaren 22a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Manuel Olmedo Palacios jauna, Justiziako Estatuko idazkaria, azaroaren 28ko 949/2023 Errege Dekretuaren bidez izendatua, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren izenean eta hura ordezkatuz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2 g) artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eta, bestetik, María Jesús Carmen San José López andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, lehendakariaren 34/2024 Dekretuaren bidez izendatua (34/2024 Dekretua, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua izendatzeko dena; 2024ko ekainaren 25eko EHAA, 124. zk.), Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkioten ahalmenak baliatuz.

Bi aldeek dihardute nor bere administrazio publikoaren izenean eta haren ordez, legez egotzitako eskumenak erabiliz. Halaber, elkarri aitortzen diote hitzarmen honetan jasotzen dena betetzeko legitimitate eta gaitasun nahikoa. Bada, helburu horrekin, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Estatuak eskumen esklusiboa du Justizia Administrazioaren alorrean, Espainiako Konstituzioaren 149.1.5 artikuluak ezartzen duenez.

Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 27ko 204/2024 Errege Dekretuaren 1. artikuluak xedatzen duenez, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari dagokio, besteak beste, Justizia Administrazioa antolatzeko eta laguntzeko politika, bai eta autonomia-erkidegoekiko lankidetza ere, arlo horretan eskumena duten gainerako sailekin koordinatuta.

Ministerioko titularra da Gobernuak autonomia-erkidegoetako gobernu-organoekin komunikatzeko duen bidea, haren eskumeneko gaietan.

Bigarrena. Azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuak, Justizia Administrazioa baliabide materialez eta ekonomikoz hornitzeko Estatu Administrazioak betetzen dituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoak, arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkiola erkidego horretan egoitza duten organo judizialentzat ondare higigarria, higiezina eta tresneria eskuratu eta kudeatzeko eginkizunak. Horrez gain, ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkiola erkidego horrek bere gain hartzen dituen eginkizunei lotutako ondasun, eskubide eta betebeharrak.

Hirugarrena. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 35.3 artikuluak ezartzen duenez, Justizia Administrazioari dagokionez, EAEri dagokio Botere Judizialaren Lege Organikoak Estatuko Gobernuari aitortzen edo esleitzen dizkion ahalmen guztiak gauzatzea, militarra salbu.

Laugarrena. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 3.2 artikuluan xedatzen duenez, Administrazio publikoek, beren artean eta beren organoekin, erakunde publikoekin eta haiei lotutako nahiz haien mendeko entitateekin harremanetan jartzeko, bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte, haietariko bakoitzak hartutako sistemen eta soluzioen elkarreragingarritasuna eta segurtasuna ziurtatuta; datu pertsonalen babesa bermatuko dute, eta ahal dela, interesdunei zerbitzuak batera emateko bidea emango dute.

Bosgarrena. Hitzarmen honen xedea da, batetik, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko lankidetzan sakontzen jarraitzea, Justizia Administrazioaren esparruan, Justizia Administrazioari zerbitzu publiko gisa laguntzeko; eta, bestetik, Administrazio Judizial Elektronikoaren eta Fiskaltzen sistemen eta aplikazioen bateragarritasuna eta integrazioa ziurtatzea, Justizia Elektronikoko Administrazioaren Estatuko Batzorde Teknikoaren esparruan. Batzorde horren kide dira Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Justiziaren arloan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoak.

Seigarrena. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak tratamendu-arduradun gisa jardungo du, hitzarmen honetan adierazitako baldintzetan, eta hemen adierazitako zereginekin.

Aurreko guztiaren arabera, alderdiek erabaki dute hitzarmen hau sinatzea, honako klausula hauei jarraituz:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean teknologia transferitzeko konpromisoak formalizatzea da, zerbitzuak hornituz.

Horretarako, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak bere gain hartzen du hitzarmen honen eranskinean jasotako soluzio teknologikoen transferentzia, hitzarmen honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian aurreikusitako baldintzetan eta terminoetan. Soluzio teknologiko horien zerrenda ez da itxia. Halaber, soluzio teknologiko horiek 6/2023 Errege Lege Dekretuaren 98. artikuluan aurreikusitako aplikazioen direktorio orokorrean sartuta daude (6/2023 Errege Lege Dekretua, abenduaren 19koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko presako neurriak onartzen dituena, justiziako zerbitzu publikoaren, funtzio publikoaren, toki-araubidearen eta mezenasgoaren arloan).

Bigarrena. Aplikazio informatikoei eta soluzio teknologikoei buruzko xedapen orokorrak.

  1. Hitzarmen honetan aurreikusitakoaren arabera, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak hitzarmen honetan aipatzen diren aplikazio teknologikoen jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunari eutsiko dio, bai eta aplikazio horietan egindako eguneratzeen eskubideenari ere.

    Hitzarmen honen xede den sistemaren edo sistemen euskarri diren aplikazio informatikoetan eta arkitektura eta azpiegitura teknologikoetan egiten diren aldaketen helburua hau izango da: akatsak zuzendu edo omisioak konpontzea, arian-arian hobekuntza eta funtzionalitate berriak sartzea, araudi-aldaketetara egokitzea eta behar bezala erabiltzeko beharrezkoak diren aldaketa teknologikoak egitea.

  2. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak, hitzarmen honetan aurreikusitako jarraipen-, zaintza- eta kontrol-mekanismoen bidez, hitzarmen honen xedearekin lotutako hobetze-proposamenak eta behar berriak aurkeztu ahal izango ditu. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak eskaera guztiak aztertuko ditu, eta beharrezkotzat jotzen dituenak eransteaz arduratuko da.

  3. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ez du erantzukizunik izango hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoak edo haren mendeko giza baliabideek hirugarrenei egin diezazkieketen egintza kaltegarriengatik. Era berean, autonomia-erkidego horrek erantzukizunetik salbuesten du Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak berari gerta dakizkiokeen egintza kaltegarriengatik.

    Hirugarrena. Kodea lagatzen bada aplikatu beharreko xedapenak:

    Sistema, aplikazio edo soluzioren baten kodea lagatzen bada, honako xedapen hauek aplikatuko dira:

  1. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak konpromisoa hartzen du hirugarrenei ez lagatzeko edota ez emateko, ez lagapenaren xede diren sistemak/aplikazioak/soluzioak, ez eta hari lotutako inolako dokumentazio teknikorik ere, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren aldez aurreko baimenik gabe.

  2. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak konpromisoa hartzen du lagapenaren xede diren sistemak/aplikazioak/soluzioak hitzarmen honetan ezarritako helburuez bestelako helburuetarako erabiltzeko, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren aldez aurreko baimenik gabe.

  3. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren esku utziko ditu autonomia-erkidego horretako ekipo informatikoetan instalatu beharreko aldaketak, eguneratzeak edo bertsio berriak. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari dagokio bere ekipo informatikoetan beharrezkoak diren aldaketak, eguneratzeak edo bertsio berriak instalatzea.

    Eguneratzea bi administrazioek koordinatuta egingo da. Hala ere, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak autonomia-erkidegoaren eskura jarritako sistemetako batzuk eguneratzeko, beharrezkoa bada hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoak hitzarmen honen xede den osagai edota eskubideren bat eguneratzea edo hartan beste edozein jarduera teknologiko egitea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak eskubidea izango du eskatutako ekintzak gauzatzeko gehieneko epe bat ezartzeko. Epe hori baldintza teknikoen mende egongo da. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak ez badu jardun eskatutako epean Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ezin izango du bermatu lagatako sistemak behar bezala funtzionatuko duela.

    Aplikazio informatikoaren gaineko edozein aldaketa Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoari (AJEEBT) jakinaraziko zaio, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 230.6 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

  4. Lagapena hauek guztiak entregatuta gauzatuko da: programatutako softwareko objektu guztiak; iturburu-kodea; programa exekutagarriak; liburutegiak; irudiak; programaren ikonoak eta grafikoak; konpilazioko eta instalazioko gidoiak edo scriptak; prestaketa-dokumentazioa (analisi-dokumentuak barne), diseinuak eta diagramak; zehaztapenak eta zerrendak; datu-ereduak; dokumentazio teknikoa; administrazio-eskuliburuak edo erabiltzailearen eskuliburuak; datu-baseen egitura eta edukia (konfigurazio-datuak soilik); proben emaitzen, funtzionalen zein errendimendukoen, ematea; eta sistemak aldatzeko eta eboluzionatzeko beharrezkoak diren beste edozein. Eskuliburuak, gidak, dokumentuak eta beste material guztiak gaztelaniaz emango dira.

    Sistemen lagapena, arestian adierazitako baldintzetan, sistemen bertsio guztiei aplikatuko zaie, hitzarmen hau sinatu ondoren eta amaitu arte alderdi sinatzaileek egiten dituzten aldaketa eta eboluzio guztiak barne.

  5. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak lagapenaren xede diren aplikazio teknologikoen jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunari eutsiko dio. Beraz, iturburu-kodean aldaketaren bat egin behar izanez gero, hori Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari soilik dagokio, ez beste inori. Era berean, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak aplikazio horietan egindako eguneratzeen gaineko jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunari eutsiko dio.

  6. Prestatzaileei hitzarmen honen xede diren aplikazio edota zerbitzuei buruzko prestakuntza emango zaie, bai hasierako fasean, bai ondorengo faseetan. Horrez gain, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak «Aula en línea» ikasgelan dituen online edukiak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jarriko dira, hark bere prestakuntza-ekintzak presta ditzan.

    Laugarrena. Sartzeko eta erabiltzeko eskubideari dagokionez aplikagarriak diren xedapenak:

    Sartzeko eta erabiltzeko eskubidea lagatzeari dagokionez, xedapen hauek aplikatuko dira:

  1. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren esku jarritako erabilera- eta sarbide-eskubideak, hitzarmen honetan aurreikusitakoak, azkendu egingo dira, baldin eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak bere antolamendurako ematen den zerbitzua etetea erabakitzen badu. Kasu horretan, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak, ematen den zerbitzua azkendu baino sei hilabete lehenago, hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoari jakinarazi beharko dio, administrazio eskudunak irtenbide alternatibo bat bilatu ahal izan dezan, dela lagapen-hitzarmen berri baten bidez, dela soluzio tekniko berri bat kontratatzeko hitzarmen berri baten bidez.

  2. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak konpromisoa hartzen du mugatu egingo duela hirugarrenek hitzarmenaren xede diren sistema, aplikazio eta soluzioak erabili ahal izatea eta haietara sartzea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren aldez aurreko baimenik gabe.

  3. Halaber, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ez du sistemen funtzionamendu akastunagatiko erantzukizunik izango, ez badira funtzionatzen ari eskuliburu teknikoan deskribatutako funtzionalitateen, ingurune teknologikoen eta gainerako zehaztapen teknikoen arabera.

  4. Datu pertsonalak tratatu behar badira Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoari zerbitzuak emateko, Justizia Administrazioko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia arduratuko da datu pertsonalak tratatzeaz, otsailaren 27ko 204/2024 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian jasotako baldintzetan. Aldeetako bakoitzak dagozkion jarduerak egingo ditu tratamendu horri dagokionez, kontuan izanda eragindako datu pertsonalak zer kategoriatakoak diren eta zer betebehar eta erantzukizun dituen alde bakoitzak, datuak babesteko araudia betez.

    Bosgarrena. Aldeen konpromisoak.

  1. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak konpromiso hauek hartzen ditu:

    1. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoari lagatzea hark hautatutako sistema/aplikazio/soluzio hauek:

      1. Ministerioak garatutako soluzio teknologikoak eskura jartzea, dokumentazioa barne, eta zerbitzu gisako soluzioa ez bada, iturburu-kodea edota exekutagarria lagatzea.

      2. Soluzio teknologikoen jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunari eta soluzio horietan egindako eguneratzeen titulartasunari eustea.

      3. Autonomia-erkidegoaren esku jartzea azken bertsioak, eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren ekipo informatikoetan instalatu beharreko aldaketak, eguneratzeak edo bertsio berriak instalatzea.

      4. Osagai teknologikoen edozein aldaketa edo eguneratzeren berri ematea autonomia-erkidegoari.

      5. Prestatzaileei hitzarmen honen xede diren aplikazio edota zerbitzuei buruzko prestakuntza ematea, bai hasierako fasean, bai ondorengo faseetan. Horrez gain, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak «Aula en línea» ikasgelan dituen online edukiak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jarriko dira, hark bere prestakuntza-ekintzak presta ditzan. Era berean, hala badagokio, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak, lagatako aplikazioei dagokienez, eskura dituen prestakuntza-inguruneak erabiltzeko aukera emango du, autonomia-erkidegoari azken erabiltzaileentzako prestakuntza-jarduerak garatzen laguntzeko.

    2. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jartzea aplikazioko sistema hauek eskuratzeko eta erabiltzeko eskubidea, datuen tratamendua barne. Lagatze-eredu horrek zera dakar: datuak, dokumentuak eta azpiegiturak Justizia Administrazioko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren Datuak Prozesatzeko Zentroan (aurrerantzean, DPZ) ostatatzen direla, eta handik ematen dela zerbitzu osoa eta bermatzen direla segurtasuna eta konfidentzialtasuna. Aplikazioa bakarra da, eta kodearen jabetza Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari dagokio.

      1. Justizia Administrazioaren fitxategiak biltegiratzeko zerbitzua eskuragarri jartzea, aplikazioen errendimendua hobetzeko.

      2. Ezarpen-talde teknikoan/teknikoetan parte hartzea eta aholkularitza ematea, ezarpenean zehar laguntza emateko.

      3. Prestatzaileei hitzarmen honen xede diren aplikazio edota zerbitzuei buruzko prestakuntza ematea, bai hasierako fasean, bai ondorengo faseetan. Horrez gain, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak «Aula en línea» ikasgelan dituen online edukiak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jarriko dira, hark bere prestakuntza-ekintzak presta ditzan.

      4. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoari euskarri teknologikoa ematea, bai ezarpen-fasean, bai gerora, ezarpenak egonkortzeko fasean. Euskarri hori urrunetik emango da Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren Madrilgo instalazioetatik; baina, unean-unean eta jarduketek hala eskatzen dutenean, badago aukera sinatu duen autonomia-erkidegora egoki irizten diren joan-etorriak egiteko.

      5. Hardwareko eta softwareko oinarriko azpiegitura, haren bulegoetan instalatutako aplikazioak eta horien inguruneak erosi, ezarri eta mantentzea.

      6. Osagai teknologikoetan egiten den edozein aldaketa edo eguneratzeren berri ematea autonomia-erkidegoari.

      7. Hitzarmen honen xede diren aplikazioen eta zerbitzuen erabiltzaileei arreta egokia emateko beharrezkoak diren InterCAU prozedurak gaitzea. Nolanahi ere, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren Erabiltzailearen Laguntza Zentroak (CAU) ez die zuzenean erantzungo hitzarmena sinatu duten autonomia-erkidegoko erabiltzaileei; aitzitik, erabiltzaile horiek beren Erabiltzailearen Laguntza Zentrora jo beharko dute, eta hark erabakiko du ea beharrezkoa den Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari arazo, gorabehera edo eskariren baten berri ematea.

      8. Hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoaren eskura jartzea solaskide bakar baten harremanetarako datuak, hitzarmen honekin lotutako edozein gai tekniko edo antolakuntzako lantzeko. Solaskide hori arduratuko da gaia Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioan kudeatzeaz, konpondu ahal izateko.

      9. Hitzarmena sinatzen den unean indarrean dauden Egoitza Izapidetzeko Eskuliburuak ematea, hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak zuzenean erabil ditzan, edo bere beharren arabera egokitu ahal izan ditzan.

    3. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jartzea autonomia-erkidego horrek aukeratu dituen aplikazioko edo aplikazioetako sistemak eskuratzeko eta erabiltzeko eskubidea, datuen tratamendua izan ezik. Zerbitzua emateko eredu horrek esan nahi du zerbitzua transferitu zaion autonomia-erkidegoak konpromisoa hartzen duela konexio segurua bermatzeko behar den azpiegitura jartzeko.

      1. Ezarpen-talde teknikoan/teknikoetan parte hartzea eta aholkularitza ematea, ezarpenean zehar laguntza emateko.

      2. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoari euskarri teknologikoa ematea, bai ezarpen-fasean, bai gerora, ezarpenak egonkortzeko fasean. Euskarri hori urrunetik emango da Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren Madrilgo instalazioetatik; baina, unean-unean eta jarduketek hala eskatzen dutenean, badago aukera sinatu duen autonomia-erkidegora egoki irizten diren joan-etorriak egiteko.

      3. Justizia Administrazioaren letraduei eta fiskalei identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak ematea.

      4. Osagai teknologikoen edozein aldaketa edo eguneratzeren berri ematea autonomia-erkidegoari.

      5. Prestatzaileei hitzarmen honen xede diren aplikazio edota zerbitzuei buruzko prestakuntza ematea, bai hasierako fasean, bai ondorengo faseetan. Horrez gain, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak «Aula en línea» ikasgelan dituen online edukiak hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoaren eskura jarriko dira, hark bere prestakuntza-ekintzak presta ditzan.

      6. Hitzarmen honen xede diren aplikazioen eta zerbitzuen erabiltzaileei arreta egokia emateko beharrezkoak diren InterCAU prozedurak gaitzea. Nolanahi ere, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren Erabiltzailearen Laguntza Zentroak (CAU) ez die zuzenean erantzungo hitzarmena sinatu duten autonomia-erkidegoko erabiltzaileei; aitzitik, erabiltzaile horiek beren Erabiltzailearen Laguntza Zentrora jo beharko dute, eta hark erabakiko du ea beharrezkoa den Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari arazo, gorabehera edo eskariren baten berri ematea.

      7. Hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoaren eskura jartzea solaskide bakar baten harremanetarako datuak, hitzarmen honekin lotutako edozein gai tekniko edo antolakuntzako lantzeko. Solaskide hori arduratuko da gaia Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioan kudeatzeaz, konpondu ahal izateko.

      8. Hitzarmena sinatzen den unean indarrean dauden Egoitza Izapidetzeko Eskuliburuak ematea, hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak zuzenean erabil ditzan, edo bere beharren arabera egokitu ahal izan ditzan.

  2. Honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain Euskal Autonomia Erkidegoak:

    1. Soluzioak ezartzen hasi aurretik, beteta izatea Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren Justizia Administrazioko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen aurrebaldintza teknikoak, kasuan-kasuan beharrezkotzat jotzen direnak, honako arlo hauetan:

      1. Lanpostuak egokitzea.

      2. Hitzarmenaren xede diren sistemen edo aplikazioen zerbitzarien gaitasunak egokitzea.

      3. Komunikazio-lineen gaitasunak egokitzea.

      4. Ikustaldi- eta deklarazio-gelak teknikoki egokitzea.

      5. Domeinu-politikak. Horretarako, hala badagokio, hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoaren ardurapeko domeinu-erabiltzaileak normalizatu beharko dira aurretik.

      6. Gotortze-soluzio bat eta birusen aurkako soluzio bat bermatzea.

      7. Organo judizialen eta fiskaltzen arteko zerbitzu-harremanak identifikatzea.

      8. Beharrezko hitzarmenak sinatzea beste erakunde batzuekin, hala dagokionean; esaterako, Ogasun Ministerioarekin eta Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin.

      9. Hitzarmena sinatzen duen autonomia-erkidegoak beharrezko araudia garatzea, Egoitza Judizial Elektronikoa eta bide elektronikoak komunikazio eta jakinarazpen judizialetarako erabiltzeko (bereziki herritarren karpeta eta gaitutako helbide elektronikoa).

      10. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak zehazten dituen InterCAU prozedurekin integratzea, eta bere Erabiltzailearen Arretarako Zentroko langileak gaitzea lehen mailako eta bigarren mailako gorabeherak konpontzeko.

    2. Autonomia-erkidegoak informazio-sistemak garatzeko euskarri izango diren izapidetze-eskemak eta dokumentazio juridikoa garatzea lurralde horretako Espainiako hizkuntza koofizialetan (euskara eta gaztelania), bai eta kudeaketa prozesaleko sistemaren interfazeko elementuen itzulpena ere, hizkuntza anitzeko funtzioa Ministerioak garatu badu, edo autonomia-erkidegoak berak aldez aurretik garatu badu.

    3. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioari jakinaraztea hitzarmen honen bidez onartutako aurrebaldintza teknikoak betetzen dituela, bai eta hitzarmen honen xede diren sistemak edo aplikazioak ezartzeko proiektuek zer bilakaera duten ere.

    4. Sistemaren erabiltzaileei laguntza eta prestakuntza ematea. Horretarako, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren laguntza izango du, prestatzaileak prestatzeko programa bat garatuko baitu.

    5. Erabiltzaileen kudeaketa eta administrazioa eta haien datuak sistemen direktorio orokorrean eguneratzea.

    6. Sinadura sortzeko gailu seguruen banaketa eta kudeaketa, bai eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ematen ez dituen ziurtagiri digitalena ere.

    7. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren aplikazio informatikoei buruzko gorabehera teknikoei erantzuteko, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren CAUari emango zaio gorabehera horien berri, autonomia-erkidego bakoitzarekin indarrean dagoen InterCAU akordioari jarraikiz.

    8. Sor daitekeen beste edozer jarduketa, baldin eta hitzarmen honen xede diren sistemak edo aplikazioak hitzarmena sinatu duen autonomia-erkidegoan behar bezala ezartzeko beharrezkoa bada.

    9. Hitzarmen honen xede diren sistemekin edo aplikazioekin lotutako sistemak, aplikazioak eta zerbitzuak eguneratzen direla bermatzea, soluzioaren egokitzapen teknologikoa ziurtatzeko, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak zehaztutako epeetan.

    10. Erabiltzaile-postuen, azpiegituren, zerbitzarien, komunikazioen eta sistemen segurtasuna zaintzeko konpromisoa hartzea, segurtasun-gorabeherarik ez egoteko. Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak segurtasun-arloko eraso edo ahultasun larriak hautematen baditu, zerbitzua aldi baterako eteteko eskubidea izango du.

    11. Erabilera- eta sarbide-eskubideetatik eratorritako kostuaz arduratzea, kostu gehigarria dakartenak.

      Seigarrena. Lagapenaren doako izaera.

      Hitzarmen honen xede den lagapena doan egiten da, alderdien artean inolako finantza-ordainik jaso gabe.

      Zazpigarrena. Jarraipen-, zaintza- eta kontrol-mekanismoak.

      1. Hitzarmen honen bigarren klausulan ezarritakoaren kalterik gabe, eta hitzarmenean aurreikusitako jarduerak sustatzeko eta osorik garatzen direla bermatzeko, organo hauek eratzen dira hitzarmenaren betearazpenaren jarraipenerako, zaintzarako eta kontrolerako mekanismo gisa:

      1. Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordea:

        1. Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordea alde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta gutxienez zuzendariorde nagusiaren maila edo baliokidea izango dute. Ordezkari horiek adituen laguntza izan dezakete bileretan, eta adituek hitza izango dute, baina botorik ez.

          Batzordeko lehendakaritza txandakakoa izango da. Sei hilean behin aldatuko da, eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioko ordezkaria izango da aurrena.

          Idazkaritza Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioko funtzionario batek izango du, Ministerioak horretarako izendatutakoak. Idazkariaren gutxieneko maila arloko burua edo baliokidea izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

          Hitzarmena estatuko sektore publikoko Lankidetzako Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denetik 15 eguneko epean izendatu beharko ditu alderdietako bakoitzak batzordeko kideak. Batzordeko kideren bat ezin bada bertaratu edo plaza hori hutsik badago, ordezkoa izendatuko da bilerara joateko.

          Batzorde horri dagokio soluzio teknologikoetan edo horien ustiapen-ingurunean eta prozeduretan aldaketak onartzea.

          Horrez gain, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak, aplikazioek hobeto funtziona dezaten, aplikazioetan sartzea erabakitzen duen beste edozein aldaketa edo hobekuntzaren berri izango du.

          Era berean, oro har, hitzarmenaren jarraipena, zaintza eta kontrola egingo du, baita hitzarmenaren interpretazioa ere, jarraipen-, zaintza- eta kontrol-mekanismoari hitzarmen honek eta indarrean dagoen araudiak esleitutako eginkizunez gain.

        2. Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, eta alderdietako batek eskatzen duen guztietan, eta aztertu beharreko gaiak adieraziko dira. Batzordeak gehiengoz hartuko ditu erabakiak.

      2. Batzorde Teknikoa:

        1. Batzorde Teknikoa hitzarmena sinatu duten aldeetako bakoitzeko ezaugarri hauek dituzten ordezkari teknikoek osatuko dute: informazioaren eta komunikazioen teknologien arloan eta Justizia Administrazioarekin zerikusia duten alderdietan lanbide-kualifikazio handia duten pertsonek.

          Hitzarmena estatuko sektore publikoko Lankidetzako Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denetik 15 eguneko epean, alderdi bakoitzak gehienez lau kide izendatuko ditu Batzorde Teknikoa osatzeko, eta, aldi baterako, alderdi bakoitzak gonbidatutako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, hitzarekin baina botorik gabe.

          Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak izendatu beharreko lau kideetatik, bat Justizia Administrazioko Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia izango da, eta Batzorde Teknikoko buru moduan jardungo du.

          Idazkaritza Eraldaketa Digitaleko Zuzendari Nagusiko funtzionario bati dagokio. Idazkariaren gutxieneko maila arloko burua edo baliokidea izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

        2. Batzorde Teknikoaren eginkizuna izango da hitzarmenean aurreikusitako xedearen, haren irismenaren eta zerbitzuen azterketa eta jarraipen teknikoa egitea, eta aldian-aldian Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordeari horren berri ematea.

          Horrez gain, haren funtsezko zeregina izango da soluzio teknologiko guztien garapena eta ezarpena bultzatzea.

          Halaber, Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordeak eskatzen dizkion txosten guztiak egingo ditu Batzorde Teknikoak.

          Azkenik, Batzorde Teknikoaren eginkizuna izango da hitzarmen honekin batera doan eranskineko zehaztapen teknikoak eguneratu egiten direla zaintzea.

        3. Batzorde Teknikoa gutxienez sei hilean behin bilduko da, eta alderdietako batek eskatzen duen guztietan, eta aztertu beharreko gaiak adieraziko dira. Batzorde Teknikoak gehiengoz hartuko ditu erabakiak.

          1. Klausula honetan aipatutako organoetan lortutako akordioak dagokion aktan jasoko dira. Jarraipen-organoen deialdiak, erabakiak eta dokumentazioa bi organoetarako komuna den administrazio-idazkaritza batek egin eta zainduko ditu. Idazkaritza horren araubidea Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordeak ezarriko du hark egiten duen lehenengo bileran.

            Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztian, organo horien funtzionamendua bat etorriko da urriaren 1eko 40/2015 Legeak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak) kide anitzeko organoei buruz ezarritakoarekin.

            Zortzigarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

            Hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango du. Hitzarmenak urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.8 artikuluaren arabera estatuko sektore publikoko Lankidetzako Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan inskribatzen denetik aurrera izango du eragina, eta urtebeteko epeetan luzatuko dira, epea amaitu aurretik alderdiek aho batez adosten badute, eta gehienez ere lau luzapen izango ditu, salbu eta alderdi sinatzaileetako edozeinek berariaz salatzen badu, epea amaitzeko eskatzen den eguna baino gutxienez bi hilabete lehenago.

            Hala badagokio onartzen den luzapenaren izapidetzea, sinatzea eta ondorioak urriaren 1eko 40/2015 Legean eta gainerako araudi aplikagarrian aurreikusitakoaren arabera egingo dira.

            Hitzarmena argitaratu egingo da bai Estatuko Aldizkari Ofizialean bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

            Bederatzigarrena. Hitzarmena aldatzea.

            Hitzarmen hau aldatu ahal izango da bi aldeek hala adosten badute, dagokion eranskina formalizatuz.

            Hala badagokio onartzen den aldaketaren izapidetzea, sinatzea eta ondorioak urriaren 1eko 40/2015 Legean eta gainerako araudi aplikagarrian aurreikusitakoaren arabera egingo dira.

            Hamargarrena. Hitzarmena azkentzea.

            Hitzarmena azkendu egingo da bere xedea diren jarduerak bete direlako, edo hitzarmena suntsiarazteko arrazoiren bat egonez gero.

            Suntsiarazteko arrazoiak dira honako hauek:

            1. Hitzarmenaren indarraldia igarotzea.

            2. Sinatzaile guztien ahobatezko erabakia.

            3. Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebehar edo konpromisoak ez betetzea.

              Halakoetan, aldeetako edozeinek errekerimendu bat igorri ahalko dio betebeharrak edo konpromisoak bete ez dituen aldeari, epe jakin baten barruan bete ditzan betegabetzat jotako betebehar edo konpromiso horiek. Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordeko buruari emango zaio errekerimendu horren berri.

              Errekerimenduan adierazitako epea igaro eta bete ez baditu, errekerimendua igorri zuen aldeak beste alde sinatzaileari jakinaraziko dio badagoela hitzarmena suntsitzeko arrazoi bat, eta ulertuko da hitzarmena suntsituta dagoela. Hitzarmena arrazoi horregatik suntsitzen bada, baliteke sortutako kalteak ordaindu behar izatea.

            4. Hitzarmena deusez deklaratzen duen erabaki judizial batengatik.

            5. Aurrekoez gain, ordenamendu juridikoan aurreikusita dagoen beste edozein arrazoirengatik.

              Hitzarmena suntsiarazteko arrazoirik egonez gero, berariazko itunik ez badago, alderdiek konpromisoa hartzen dute hasitako ekintzak amaitzeko beharrezkoak diren jarduketak egiteko. Hitzarmenaren Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordeak proposatuta, abian diren eta egokitzat jotzen dituzten jarduketekin jarraitzea eta amaitzea adostu ahal izango dute, eta epe luzaezin bat ezarriko dute haiek amaitzeko. Epe hori igarotakoan, jarduketen likidazioa egin beharko da.

              Hamaikagarrena. Hitzarmenaren izaera eta auziak ebazteko modua.

              Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluko VI. kapituluan xedatutako hitzarmenen araubide juridikoaren menpe dago.

              Hitzarmen hau interpretatu, bete, aldatu, suntsitu edo aplikatzean sor daitezkeen auziak alderdien adostasunez konpondu beharko dira, Jarraipen, Zaintza eta Kontrol Batzordean. Akordiorik lortzen ez bada, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren eskumena izango da auzigaiez arduratzea, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedatutakoari jarraituz.

              Hamabigarrena. Erantzukizunetik salbuestea.

              Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ez du erantzukizunik izango autonomia-erkidegoak edo haren mendeko giza baliabideek hirugarrenei egin diezazkieketen egintza kaltegarriengatik.

              Hamahirugarrena. Datuen babesa.

              Hitzarmen honen aplikazioan arau hauek ezartzen duten guztia beteko da: Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa; lege prozesalak; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babestekoa. Horretarako, tratamenduaren erantzule eta arduradunak haietan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko ditu, eta, bereziki, arriskurako egokia den segurtasun-maila bermatzeko beharrezko neurri guztiak.

              Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak, Justizia Administrazioaren Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa jardungo du, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 27ko 204/2024 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian jasotako baldintzetan.

              Tratamenduaren arduradun gisa, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak konpromiso hauek hartzen ditu:

            1. Datu pertsonalak aplikazio eta zerbitzu digitalak eskura jartzen zaizkien organo eta erakundeen jarraibideen arabera tratatzeko.

            2. Bermatzeko datu pertsonalak tratatzeko baimena duten pertsonek konfidentzialtasun-konpromisoa hartuta dutela, datu horiei buruzko sekretu profesionala gordeko dutela eta hirugarrenei ez dizkietela jakinaraziko, salbu eta hala egin behar denean legea zorrotz betez.

            3. Organoari edo erakundeari laguntzeko, neurri tekniko eta antolamenduzko egokien bidez eta ahal den guztietan, hark 2016/679 (EB) Erregelamenduaren III. kapituluan ezarritako interesdunen eskubideak erabiltzea xede duten eskaerei erantzuteko obligazioa bete ahal izan dezan (2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa).

            4. Aplikazio eta zerbitzu digitalak beste administrazioaren eskura jartzea amaitzen denean, datuak organoari edo organismoari itzultzea erraztekoa, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak ezartzen dituen zehaztapen teknikoekin bat etorriz.

            5. Organo edo erakunde onuradunaren esku jartzeko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzeko behar den informazio guztia, bai eta organo edo erakundeak edo hark baimendutako beste auditore batek auditoretzak ikuskapenak barne egiten uzteko eta horretan laguntzeko behar den guztia ere.

              Tratamendu-jardueren erregistroari dagokionez, datuen tratamenduaren erantzuleak zein arduradunak konpromisoa hartzen dute bete egingo dutela 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 30. artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren erregelamendu hori, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

              Ondorio horietarako, hitzarmen hau sinatzen denean, tratamenduaren erantzuleak (autonomia-erkidegoak) tratamendu-jardueren kategorien erregistroa emango dio tratamenduaren arduradunari (Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioa), hartan gehikuntzaren edo aldaketaren bat gertatu aurretik.

              Hamalaugarrena. Publizitatea eta gardentasuna.

              Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoaren arabera, hitzarmen hau 8.1.b) artikuluan ezarritako baldintzetan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.8 artikuluan aipatzen diren argitalpena eta inskripzioa, bai eta bi alderdiek Kontu Auzitegiaren edo organismo autonomiko baliokidearen fiskalizazioaren eta kontrolaren arloan dituzten betebeharrak ere.

              Eta, aurreko guztiarekin bat etorriz, sinatzaile bakoitzari legez dagozkion ahalmenak erabiliz, ordezkatzen dituzten erakundeak behartuta, hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte.

              Justiziako Estatu idazkaria,

              MANUEL OLMEDO PALACIOS.

              Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

              MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Hitzarmen honen xede diren eta transferentzia teknologikoa izan dezaketen soluzio teknologiko bakoitzaren funtzionaltasunak, eskakizunak, espezifikazio teknikoak, zerbitzu-mailak, euskarri-baldintzak eta beste ezaugarri xehatu batzuk eguneratuta egongo dira Administrazio Judizial Elektronikoaren Soluzioen Inbentarioan, zeina Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren (AJEEBT) atarian argitaratuta egongo baita (https://www.administraciondejusticia.gob.es/cteaje). Hitzarmen honetan jasotako soluzio teknologikoez gain, beste zerbitzu edo soluzio teknologiko baliokide batzuk ere erabil daitezke modu osagarrian.

  1. LexNET.

    Organo judizialen eta eragile juridikoen arteko komunikazio-tresna, bitarteko elektronikoen bidez idazkiak eta dokumentuak aurkezteko, kopien helarazpenak eta komunikazioak eta jakinarazpenak egiteko erabiltzen dena.

    LexNET informazioa segurtasunez transmititzeko bitarteko bat da, eta, teknika kriptografikoak erabiliz, idazkiak eta dokumentuak aurkeztea eta komunikazio-egintzak jasotzea bermatzen du, bai eta horien datak ere: igorpenarena, eskuragarri jartzearena eta jasotzearena edo edukietara sartzearena.

    Funtsezko osagaia da organo judizialen eguneroko jardueran. Komunikazioak bi noranzkotan bidaltzeko eta jasotzeko ahalmena du, eta Kudeaketa Prozesaleko Sistemekin eta Fiskaltzarenarekin integratuta dago. Horri esker, komunikazioak kudeatzeko denborak arintzeko eta erabilitako baliabideak optimizatzeko aukera ematen du.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Justiziarekin harremanak izan behar dituzten profesionalentzat eta erakunde/entitateentzat:

    o Jakinarazpenak jasotzea.

    o Idazkiak aurkeztea eta kopiak helaraztea.

    Organo judizialentzat eta erregistro-bulegoentzat.

    o Jakinarazpenak igortzea.

    o Idatziak jasotzea.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Sara sarearen bidezko konexioak, puntuz puntuko sarearen bidezkoak, Internet bidezkoak. Erabiltzaileek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak onartutako ziurtapen-agintaritza baten ziurtagiria izan beharko dute.

    Zehaztapen teknikoak:

    Sistema komunikazio horiek egiteko aukera ematen duten hainbat osagaik osatzen dute: Web interfazea, mahaigaineko interfazea, app mugikorra (IOS, Android), web-zerbitzuak.

  2. Aino@ Proyecto País.

    «Aino@ Proyecto País» Nomina eta Administrazio Antolaketako Aplikazio Informatikoan (AINO@) oinarritzen da, eta hori da gaur egun Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak giza baliabideak kudeatzeko erabiltzen duen soluzioa. Tresna horren helburu nagusia da eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoei soluzio teknologiko komun bat eskaintzea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioaren eta justizia-arloan eskumena duten autonomia-erkidegoen arteko elkarreragingarritasuna erraztea, eta estatu-lurralde osoko datu eta estatistika-ustiapen homogeneora bideratutako justizia bat erraztea. Aplikazioa estatu-lurralde osoan eskaintzen da, zenbait modutan (eszenatokitan) kudeatutako zerbitzu moduan, nahiz eta horietako batzuk proiektu hau definitu zenean AJEEBTn horretarako interesa agertu zuten autonomia-erkidegoentzat bakarrik dauden eskuragarri. Hori gertatzen da, esaterako, antolamendu-egituraren kudeaketarekin eta langileen administrazioarekin (eta haiekin lotutako funtzionalitateekin).

    Aplikazio-eszenatokiak:

    1. Antolaketa Egituraren eta Langileen Administrazioaren eszenatokia, bi modulu horietan integratutako aplikazioekin: AINO@ ezartzea aurreikusten du (SAP teknologian oinarritua), antolaketa-egiturako (OM) eta langile-administrazioko (PA) moduluak, eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetako langileak kudeatzeko, bai eta bi modulu horietan oinarritutako aplikazioak ere, honako funtzionalitate hauek eskaintzen dituztenak: langilearen autozerbitzua, oporren eta norberaren arazoetarako eskaera eta kudeaketa, lizentzien eta baimenen kudeaketa, eta gizarte-ekintza. Eszenatoki hori Errioxa eta Kanariar Uharteetan baino ez dago eskuragarri.

    2. Aplikazio desakoplatuen eszenatokia: Zenbait funtzionalitate erabiltzean datza, hala nola bitarteko langileak lekualdatzeko lehiaketa eta bitartekoen zerrenden kudeaketa. Eszenatoki hori autonomoa da, eta ez du eskatzen beste batzuk inplementatzea. Besteekin konbina daiteke.

    3. Elkarreragingarritasuneko Web Zerbitzuen eszenatokia: Eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetako langileak kudeatzeko sistemei aukera ematen die «Aino@ Proyecto País» Langileak Kudeatzeko Tresnaren informazioa kontsultatzeko. Elkarreragingarritasunerako web-zerbitzu hauek eskaintzen dira: Mugimenduak, altak/bajak (autonomia-erkidego bateko mugimenduak, denbora-tarte batean, epaile eta magistratuen, fiskalen eta justizia-administrazioko abokatuen kidegoetako edozein enplegatu publikorentzat) eta positiboki baloratutako merezimenduak (Aino@-k hautagai batentzat edo batzuentzat positiboki baloratutako merezimenduei buruzko informazioa ematen du).

      Funtzionalitateak:

      Kontuan hartu beharreko funtzionalitate nagusiak honako hauek dira, erabiltzen den eszenatokiaren arabera:

      Langileen kudeaketa: langileen kudeaketa (datu pertsonalak, profesionalak eta ekonomikoak), administrazio-egintzak eta -egoerak, lizentziak eta baimenak, pentsio-planak, gizarte-ekintza, eskalafoia, antzinatasuna, emandako eta aitortutako zerbitzuak, aldi baterako ezintasunak, ordezkapenen kudeaketa, oporren kudeaketa, guardien kudeaketa, lizentzien kudeaketa, bitartekoen zerrenden kudeaketa, besteak beste.

      Antolamendu-egitura: organo judizialak, plantillako posizioak eta hortik kanpokoak, Bulego Judizial Berrira egokitzea.

      Nominaren, PFEZaren eta gizarte-aseguruen kalkulua.

      Aurrekontuaren kudeaketa eta nominaren fiskalizazioa.

      Lekualdatze-lehiaketak eta bitartekoen lan-poltsen lehiaketak, hautaketa-prozesuak (oposizio-lehiaketa), bitartekoentzako lan-poltsak eratzeko prozesua.

      Horrez gainera, honako funtzionalitate hauek ere barne hartzen ditu: diziplina-espedienteak kudeatzea, gizarte-ekintzaren eskaerak eta esleipena kudeatzea, tituluak eta txartelak kudeatzea, txostenak egitea, beste aplikazio eta erakunde batzuekin integratzea, langilearen autozerbitzua, etab.

      Prozesu horiek kolektibo hauentzat egiten dira: Justizia-administrazioko letraduentzat; fiskal, epaile eta magistratuentzat; auzitegiko medikuentzat eta kidego berezietakoentzat; kudeaketa, izapidetze eta laguntza judizialeko kidegoetakoentzat, eta lan-kontratuko langileentzat. Gainera, bake-epaileen eta -idazkarien ordainsariak ordaintzen dira.

      Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: bezero astunak langileak kudeatzeko eskumenak dituen erabiltzailea izan behar du. Langilearen autozerbitzurako, sistemak kudeatutako langile publikoa izan behar da.

      Zehaztapen teknikoak:

      Aplikazio hori zerbitzu kudeatu gisa soilik eskaintzen da, hau da, ezin da Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioa ez den beste leku batean instalatu. Hauek dira haren zehaztapen tekniko nagusiak:

      SAP HCM software estandarra (OM PA): SAP S4HANA 2020 SP02 Kudeaketa Sistema Integratua (2023ko azaroko bertsioak).

      Arkitektura Teknologikoa:

      Linux Red Hat 8.4 for SAP HANA ingurune logikoa edo sistema eragilea.

      HANA 2.0 datu-basea.

      SAP S4HANA 2020 SP02 Kudeaketa Sistema Integratua.

      WEB Apache, ICM teknologiarekin.

      PDFan oinarritutako sinadura elektronikoa (PAdES araua).

      XML fitxategiak transferitzeko eta Web Service.

      Nabigatzaile hauek: Internet Edge (105. bertsioa edo goragokoa), Mozilla Firefox (39. bertsioa edo goragokoa) edo Google Chrome (43. bertsioa edo goragokoa).

      Web Servicerekin integrazioa, SAPetik argitaratzeko eta kontsumitzeko.

      Informazioko web-orria (ainoa.justicia.es) HTML, javascript eta CSSn oinarritua.

      Alfresco 5.2.7.12 edo goragokoa.

      Clone&Test 970.

      Sarbide-mailak: SAP logon bidezko sarbidea (aplikazioaren kudeatzaileak diren erabiltzaileentzat) eta enplegatuaren autozerbitzurako sarbidea atarien bidez (Ainoa Proyecto País Langileak Kudeatzeko Tresnak kudeatutako langile guztientzat).

      Software pertsonalizatua: Aino@ Proyecto País (erabiltzailearen interfazea eta funtzionalitate integratuak eta desakoplatuak).

      Elkarreragingarritasuneko web zerbitzuak (Aino@ Proyecto País-en eta eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoen artean informazioa trukatzeko).

      Web zerbitzuak: Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak argitaratzen ditu, ESB middleware korporatiboaren bidez. REST (Representational State Transfer) estandarraren pean eskaintzen da, oAuth v2 autentifikazioarekin.

  3. Langileen Erregistro Nagusia.

    Justizia Administrazioko Langileen Erregistro Nagusia Estatuaren sistema bat da, bermatzeko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langile publiko guztien inskripzioa, haien administrazio-bizitzari eragiten dioten egintza guztien nahitaezko idatzoharra eta enplegatu publiko horien dokumentu-espediente pertsonalen estatuko artxiboa. Helburua da Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden enplegatu publikoen lanpostu guztiei buruzko informazio osoa izatea, estatu-lurralde osoa hartzen duena. Horretarako, estatu-mailako soluzio teknologiko bat eskaintzen da, erregistro-informazioa modu estandarizatuan eta bermeekin helarazteko, eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetako eta beste erakunde publiko batzuetako (Estatu Kontseilua, Kontuen Auzitegia, Konstituzio Auzitegia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Mutualitate Judizial Orokorra MUGEJU) langileak kudeatzeko sistemetatik Langileen Erregistro Nagusi berrira.

    Aplikazio honetarako aurreikusitako erabiltzaileak beren lurralde-eremuan langileak kudeatzeko eskumena duten Justiziako langileak dira (bai Ministerioaren lurraldekoak, bai eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetakoak), baita interesdunak beraiek ere.

    Aplikazio-eremua:

    1. Lurralde osoan, kidego hauetako karrerako funtzionarioak eta bitartekoak:

      Justizia Administrazioaren letraduak.

      Kudeaketa Prozesala eta Administratiboa.

      Prozesu eta Administrazio Izapidetzea.

      Laguntza Judiziala.

      Auzitegi-medikuak.

      Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko fakultatiboak.

      Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko laborategiko laguntzaileak.

    2. Eskumenak transferitu gabeko lurraldean:

      Lan-kontratuko langileak, finkoak zein aldi baterakoak.

      Aukeran, eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoek, hala nahi badute, lan-kontratuko langileei buruzko informazioa sartu ahal izango dute, bai finkoena, bai aldi baterakoena.

      Funtzionalitateak:

      Funtzionalitate nagusiak erabiltzaile motaren arabera deskribatzen dira.

      Interesdunak:

      Espediente pertsonala kontsultatzea.

      Espedienteko datuak aldatzeko eskatzea.

      Lan-bizitzaren txostena.

      Ziurtagiriak eskatzea.

      Kudeatzaileak:

      Espedienteak bilatzea.

      Espedienteak kudeatzea eta eguneratzea.

      Egitura organikoa eta lanpostuak.

      Informazioaren ustiapena.

      Sarrera-erretilua, abisuak eta jakinarazpenak.

      Zehaztapen teknikoak:

      Aplikazio hori zerbitzu kudeatu gisa soilik eskaintzen da, hau da, ezin da Justizia Ministerioa ez den beste leku batean instalatu.

    1. Erabiltzaile-interfazeak.

      Web bidez, bi web-aplikazio bereizirekin: bat interesdunak sartzeko eta bestea kudeatzaileak sartzeko.

      Elkarreragingarritasuneko web zerbitzuak (informazioa trukatzeko Langileen Erregistro Nagusiaren, eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoen eta beste erakunde batzuen artean): Justiziako Ministerioak argitaratzen ditu, ESB middleware korporatiboaren bidez.

    2. Ingurune teknologikoa.

      Justizia Administrazioaren Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren mikrozerbitzuen plataforma, teknologia hauetan oinarritua:

      Kubernetes.

      Docker.

      Java 11

      Spring Framework 5

      Spring Boot 2.7

      Node 16

      Vue 3

      Quasar 2

      PDFan oinarritutako sinadura elektronikoa (PAdES araua).

      XML fitxategiak transferitzeko eta Web Service.

      Nabigatzaile hauek: Internet Edge (105. bertsioa edo goragokoa), Mozilla Firefox (39. bertsioa edo goragokoa) edo Google Chrome (43. bertsioa edo goragokoa).

      Web Servicerekin integrazioa, Langileen Erregistro Nagusiak argitaratzeko eta kontsumitzeko.

      Alfresco 5.2.7.12 edo goragokoa.

      Hala ere, plataforma teknologiko hori aberastu egin daiteke elementu berriak gehituta edo haien bertsioak eguneratuta, informazio-sistemek etengabeko eboluzioa izaten dute eta.

  4. Apostilla elektronikoa.

    Amaierako oharrak (apostillak) sortzeko, erregistratzeko eta elektronikoki egiaztatzeko informazio-sistema. APOSTILLA zerbitzuak Espainian emandako dokumentu publiko baten sinaduraren benetakotasun-ziurtagiria egiteko aukera ematen du.

    Apostilla elektronikoaren sistema Espainian jaulkitako dokumentu publikoak legeztatzeko erabiltzen da, 1961eko urriaren 5eko Hagako Hitzarmena sinatu zuten herrialdeetan aurkezteko.

    Funtzionalitateak:

    Eskaintzen diren funtzionalitateak apostillak sortu, erregistratu eta haien egiaztapen elektronikoa egitera bideratuta daude.

    Zerbitzuak honela lortzeko aukera ematen du:

    Aurrez aurre, estatu-lurralde osoan Apostilla izapidea egiteko eskumena duten agintarien aurrean.

    Bide telematikoz.

    Gainera, atzerriko agintariei aukera ematen die Espainian emandako dokumentu publikoen sinaduraren egiazkotasuna egiaztatzeko.

    Notario-elkargoek egindako apostilak Apostillen Erregistro Zentralean txertatzen dira egunero, web zerbitzu baten bidez.

    Apostillak telematikoki eskatzeko eta egiaztatzeko aukera ematen du.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Cl@ve bidezko identifikazioa behar da.

    Sartzeko baldintzak: Baimendutako erabiltzaileentzat bakarrik, aldez aurretik autentifikatuta.

    Zehaztapen teknikoak:

    Beste aplikazio batzuekiko integrazioa:

    Notario-elkargoek egindako apostilak Apostillen Erregistro Zentralean txertatzen dira egunero, web zerbitzu baten bidez.

    Sistemak web zerbitzuen geruza bat eskaintzen du, beste sistema/aplikazio batzuekin integratzeko:

    o Apostillaren SWa, dokumentu publiko elektronikoen apostilla telematikokoki egiteko (Integrazioa SIRAJ, ACCEDA, MINHAPekin).

    o eRegisterren alta emateko SWa, Notarioen Elkargoek jaulkitako apostillak (ANCERTekin integratuta) Apostillen Erregistro Zentralean (eRegister) alta emateko.

    o Zigilu sinatzaileak kontsultatzeko SWa, zigilu sinatzaileak kontsultatzeko (notario-elkargoak, Kanpo Arazoetako Ministerioa).

  5. Artxibo elektronikoa paperean.

    SARCH edo SIJ_ARCHIVO (Artxibo Sistema) izeneko Artxibo elektronikoa paperean soluzioaren helburua da Justizia Administrazioaren barruan dauden artxibo-egoitzetako espediente fisikoak (paperean) kudeatzea (artxibatzea eta trazabilitatea ematea). Horri esker, horien kudeaketa zentralizatua egin ahal izango da aplikazio bakar batetik, eta, aldi berean, erabiltzaile bakoitzari artxiboaren edo artxiboen ikuspegi espezifiko bat emango zaio, aplikazioarekin Justizia Administrazioaren antolaketa-egituraren barruan interakzioan diharduen artxiboena, hain zuzen.

    Funtzionalitateak:

    Idazkiak dagokion artxiboan jasotzea eta kutxetan biltegiratzea. Gainera, kutxetarako barra-kodea inprimatzeko tresna gehitu da, kutxak modu unibokoan identifikatzeko.

    Dokumentu-kutxak artxiboan kokatzea.

    Artxiboaren barruan kokatzea dokumentazioa, artxibo-kokapenen mapa fisiko bat ezarriz, artxibo-hutsuneak modu unibokoan identifikatzeko.

    Mailegu-zerbitzua ematea dokumentuak kontsultatzeko eskaeretarako.

    Mailegatutako dokumentuak jasotzea, dagokion erakundeak itzuli ondoren; hau da, itzulketak kudeatzea.

    Sarrera-irteeren trazabilitatea dokumentu bakoitzerako.

    Lehen deskribatutako prozesuetarako beharrezkoak diren dokumentuak inprimatzea: Mailegu-eskaeren albarana, itzulketa-eskaerak, etab.

    Integraziorako interfazeak (web zerbitzuak), bisoreekin, maileguak eskatu eta itzuli ahal izateko.

    Interfazeak (web zerbitzuak), idazkien egoera-aldaketaren berri emateko.

    Bestalde, aplikazioak aukera ematen du, Egoitzak hala eskatzen duenean, artxiboa bere bulegoetatik kanpo kudeatzeko, kanpoko zaintza-enpresa baten bidez. Horretarako, modulu berri bat garatu da, espediente fisikoen kudeaketa, artxibatzea eta trazabilitatea kanpoko enpresa baten bulegoetan egiteko aukera ematen duena.

    Zehaztapen teknikoak:

    JAVAn garatutako aplikazioa, BD Oraclerekin.

    CAS osagaiak erabiltzen du, eta Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren LDAPn oinarritzen da.

  6. 988 kalkulagailua.

    Kondena-pilaketetan, errudunarentzat emaitzarik onena eskaintzen duen soluzioa. Beharrezko datuak sartzean, nabarmen arintzen ditu egin beharreko egiaztapenak eta kalkuluak.

    Aplikazioa algoritmo batean oinarritzen da, arau hauek zehaztutako lege-esparrutik definitutako algoritmo batean: Prozedura Kriminalaren Legearen 988. artikulua, Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 76. artikulua eta Auzitegi Gorenaren Bigarren Salaren Osoko Bilkura ez-jurisdikzionalaren 2018ko ekainaren 27ko Erabakia.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak: Zenbait funtzionaltasun eskaintzen ditu esku-hartzaileei alta emateko eta haiek bilatzeko, zigorrak erregistratzeko, epaiak aldatu eta ezabatzeko, metaketak kalkulatzeko, eta metatu beharreko zigorren kasu partikular jakin batzuekin lotutako alertak erakusteko.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Sarbidea dago barne-saretik eta Sara saretik. Beharrezko kredentzialak: erabiltzailea/pasahitza edo ziurtagiri digitala.

    Zehaztapen teknikoak:

    Web aplikazioa.

  7. Justizia Karpeta.

    Herritarrentzako online espazio pertsonala, Justizia Administrazioarekiko harremana errazten duena.

    Justizia Karpetan, Justizia Administrazioarekin lotutako edozein zerbitzu edo izapideri buruzko informazioa kontsulta daiteke. Justizia Administrazioa osatzen duten erakundeekin komunikazioa izan daiteke, datu pertsonalak eta aurretiko hitzorduak kontsultatu daitezke, zenbait prozedurari buruzko informazioa eskuratu daiteke, irakurtzeko dauden jakinarazpenei buruzko informazioa eta espediente judizialen egoerari buruzko informazioa jaso daiteke.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    EJErako sarbidea.

    Komunikazio elektronikoak.

    o Profesionalekin. SGPen jakinarazpen-sistemak.

    o Herritarrekin edota enpresekin. Gaitutako Helbide Elektroniko Bakarra (DEHU).

    Ahalordetzeak.

    Data ezartzeak.

    CSV.

    Aurretiko hitzordua.

    Doako laguntza juridikoa.

    Hartzaileek TEJUan egindako argitalpenak kontsultatzea.

    Kontsignazioen kontua.

    Hurrengo jazoeren egutegi-zerbitzua.

    Apud acta ahalalordetzeak kontsultatzeko zerbitzua.

    Espedientearen egoera kontsultatzeko zerbitzua (pertsona fisikoentzat soilik).

    Ediktuak kontsultatzeko eta ebazpen judizialetara sartzeko zerbitzua.

    Datak kontsultatzeko zerbitzua.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Cl@ve bidezko identifikazioa, administrazio publikoekiko identifikazio-sistema segurua. NAN elektronikoa, aitortutako edozein ziurtagiri elektroniko eta PIN eta Cl@ve iraunkorra gako itunduen sistemak erabil ditzakezu.

    Zehaztapen teknikoak:

    Web aplikazioa.

    Beste aplikazio batzuekiko integrazioa: Eskumenak transferituta dituzten autonomia-erkidegoetako sistemekiko mendekotasuna, erakutsi beharreko informazioa berreskuratzeko.

  8. Justiziako Cl@ve:

    Justiziako Cl@ve herritarrek zerbitzu publikoetara elektronikoki sartzeko modua bateratzeko eta sinplifikatzeko sistema da. Horri esker, herritarrak hitzartutako gakoen bidez (erabiltzailea gehi pasahitza) identifikatu ahal izango dira, Administrazioaren aurrean, zerbitzu bakoitzera sartzeko gako bat gogoratu behar izan gabe.

    Justiziako Cl@ve sistemak NAN elektronikoaren bidez eta ziurtagiri elektronikoaren bidez sartzeko egun dauden sistemak osatzen ditu.

    Plataforma bateratua da identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikorako, sistema elkarreragingarri eta horizontal bat. Hala, administrazio publikoei euren identifikazio- eta sinadura-sistemak ezarri eta kudeatu behar izatea saihesten die, eta herritarrei administrazioarekin harreman elektronikoa izateko hainbat identifikazio-metodo erabili behar izatea.

    Funtzionalitateak:

    Justiziako Cl@ve-k aukera ematen du administrazio elektronikoko aplikazioek autentifikazioaren kalitatearen zer segurtasun-maila (QAA maila) nahi duten zehazteko, tratatzen dituzten datuetan eta segurtasun-sailkapenean oinarrituta. Administrazio elektronikoko zerbitzuak erabiltzen dituen herritarrak, orduan, zer identifikazio-modu erabiliko duen aukera dezake, aplikazioak eskatzen duen segurtasun-mailarako eskura daudenen artean.

    Justiziako Cl@ve-k itundutako gakoetan oinarritutako identifikazio-sistemak (adibidez, erabiltzaile eta pasahitz sistema) eta ziurtagiri elektronikoak (NAN elektronikoa barne) erabiltzea aurreikusten du.

    Itundutako gakoei dagokienez, Justiziako Cl@ve-k bi erabilera-aukera onartzen ditu:

    Noizbehinkako Cl@ve-a (Cl@ve mugikorra): Cl@ve aplikazio mugikorrera iristen den autentifikazio-eskaera baieztatzeko aukera ematen duen gako-sistema; edo, bestela, SMS baten bidez jasotako erabilera bakarreko pin-gakoa erabiltzen duen sistema ere badago. Zerbitzuak noizean behin erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat da.

    Cl@ve iraunkorra: denboran baliozkotasun iraunkorra, baina ez mugagabea, duen pasahitz-sistema, ohiko erabiltzaileentzat pentsatua. Erabiltzaile eta pasahitz bidezko sarbide-sistema da, eta SMS bidez bidaltzen den erabilera bakarreko gakoekin indartzen da. Sistema horri esker, gainera, herritarrak hodeian sinatu ahal izango du.

    Itundutako gako horiek eta hodeiko sinadura-zerbitzuak erabili ahal izateko, herritarrak sisteman erregistratu beharko dira aldez aurretik, eta beharrezko datu pertsonalak eman beharko dituzte. Erregistroa aurrez aurre edo telematikoki egin daiteke.

    Horrez gain, Justiziako Cl@ve prestatuta dago etorkizunean Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako identifikazio-mekanismoak txertatzeko, Europako legerian aurreikusitako nortasun elektronikoak mugaz gaindi aitortzeko sisteman sartu ahala.

    Zehaztapen teknikoak:

    Justiziako Cl@ve-ren diseinua nortasun elektronikoen federazio-sistema batean oinarrituta dago, eta hainbat elementu biltzen ditu:

    Administrazio elektronikoko zerbitzuen hornitzaileak (SP): Herritarrei zerbitzuak elektronikoak ematen dizkieten eta plataforma herritarrak identifikatu eta autentifikatzeko erabiltzen duten erakundeak.

    Identifikazio- eta autentifikazio-zerbitzuen hornitzaileak (IdP): Herritarrak identifikatzeko eta autentifikatzeko mekanismoak ematen dituzten erakundeak, beste erakunde batzuek bitarteko arrunt gisa erabil ditzaten. Hasiera batean, identifikazio-zerbitzuen bi hornitzaile aurreikusten dira: batetik, Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT), Cl@ve PIN sistemari dagozkion identifikazio- eta autentifikazio-zerbitzuak eskainiko dituena, eta, bestetik, Gizarte Segurantzako Informatika Gerentzia (GISS), Cl@ve iraunkorra zerbitzua eskainiko duena, erabiltzailea eta pasahitza erabiltzean oinarrituta, SMS bidez bidalitako erabilera bakarreko gakoekin indartuta. Soluzioaren diseinuak nortasunen beste hornitzaile potentzial batzuetara zabaltzea aurreikusten du, komenigarritzat jotzen bada.

    Identifikazio-pasarela/-kudeatzailea: Bitartekaria den sistema da, zerbitzu-hornitzaileei identifikazio-mekanismoetarako sarbidea ahalbidetzen diena, erabiltzaileek horietako bat aukeratzeko.

    Diseinu horren arabera, zerbitzuen hornitzaileek identifikazio-kudeatzailearekin integratu besterik ez dute, eta hark ezartzen ditu behar diren erlazioak identifikazio-sistemekin. Horretarako, konfiantza-erlazioak ezartzen dira elkarrekin integratzen diren agenteen artean, haien arteko ziurtagiri elektronikoen trukeak eta mezu sinatuen bidalketak bermatua, eta horrek identifikazio- eta autentifikazio-prozesu guztian informazioa segurtasunez transmititzen dela bermatzen du.

    Horrez gain, sistema prest dago beste bi identifikazio-sistema bitartekarirekin integratzeko:

    @firma: Administrazio Publikoen eskura dauden produktuen suitea da, eta aukera ematen die administrazio elektronikoko zerbitzuei identifikazioa eta sinadura ziurtagiri elektronikoen bidez (horien artean NAN elektronikoa) kudeatzeko.

    Nortasun elektronikoak mugaz gaindi aitortzeko aukera ematen duen elkarreragingarritasun-plataforma, identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzko Europako erregelamenduan aurreikusia (eIDAS Erregelamendua).

  9. Datalab.

    Datuen analisia egiteko tresna bat da, eta aukera ematen du jatorri askotara konektatzeko eta informazioa modelatzeko, erabakiak hartzea erraztuko duen bistaratze atsegina eskaintzeko.

    Funtzionalitateak:

    Datuak modu atseginean bistaratzea.

    Erabiltzaileak berak neurrira egindako txostenak sortzea.

    Txostenak automatizatzea eta automatikoki bidaltzea.

    Kanpoko webguneekin integratzeko aukera.

    Zehaztapen teknikoak:

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Beharrezko kredentzialak (erabiltzailea eta alta, aplikazioari dagokion Direktorio Aktiboko taldean).

  10. EduJusTIC.

    EduJusTIC prestakuntza-ataria bat da, eta Justizia Administrazioaren eduki digitalak partekatzeko eta zabaltzeko eta justizia-ekosistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko sortu zen. Horretarako, eduki digitalak eskaintzen ditu hainbat eremutan: soluzio teknologikoak justiziaren arloan, herritarrek modu digitalean egin ditzaketen izapide judizialak, eta kultura digitala justizia-ekosisteman integratzea.

    Diseinua eta teknologia konbinatzen dituen soluzio tekniko bat da, esperientzia erraz eta atsegin bat lortzeko helburuarekin, erabiltzaileak web ingurunean modu arinean eta eraginkorrean sartzeko aukera izan dezan.

    Funtzionalitateak:

    Hauek dira soluzioaren helburuak:

    Espainiako Justizia Administrazioaren eraldaketa digitalaren irismena eta ondorioak zabaltzea.

    Ezagutza, jardunbide egokiak eta eskura dauden edukiak beste administrazio batzuekin, herritarrekin eta nazioarteko komunitatearekin partekatzea.

    Trebatzea eta espezializatzea, eta, horretarako, lidergo eraldatzailea eta baterako gobernantza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak ematea.

    Justizia-ekosistema osoa erreferentziazko espazio batean konektatzea, justizia digitalaren sustapenean ezagutza, lankidetza eta koordinazioa partekatzeko.

  11. eFidelius.

    Ahozko entzunaldien aretoetan ikus-entzunezko seinaleak digitalizatuz ikustaldi judizialak grabatzeko aukera ematen duen sistema da, gerora eremu judizialean ustiatu ahal izateko.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Ikustaldien aretoetan gertatutakoaren audioa/bideoa digitalizatzea.

    Edukien sinadura digitala.

    Bideoetarako web sarbidea kudeatzea.

    Zehaztapen teknikoak:

    Beste aplikazio batzuekiko integrazioa: Seinalamenduen Agendarekin integratuta, ikustaldiak osorik kudeatzeko aukera ematen du: agendan sartzen denetik egiten denera arte, eta Justizia Administrazioaren letraduak grabazioa sinatzeko aukera ematen du. Bideoak sinatuta daudenean, espediente judizialen Horus bisorearen bidez kontsulta daitezke.

  12. EVID, Hurbiltasun Digitaleko Mahaigain Birtuala.

    Hurbiltasun Digitaleko Mahaigain Birtualak (EVID) aukera ematen die funtzionarioei izapideei bideokonferentzia bidez erantzuteko, hitzorduak sortzeko eta kudeatzeko, eta, gainera, abantaila bat du: Aurretiko Hitzordu Sistemaren zerbitzuarekin komunikatzen da.

    Tresna automatizatu horrek segurtasun juridikoa ematen du herritarrei arreta emateko prozesu osoan, komunikazioak enkriptatu egingo baitira, eta osotasuneko eta balio juridikoko bermeak daude izapideetarako.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Nortasun elektronikoko sistemekin integratzea administrazio publikoetan, Cl@ve sistemaren bidez.

    Ziurtagiri elektroniko bidez baliozkotzea nortasuna eta sarbidea bideokonferentzia-geletarako.

    CitaPrevia2030 sistemarekiko integrazioa. Sistema hori Segurtasun Juridiko Digitala proiektuaren parte da.

    Sortutako ebidentziak, egindako ekintzak, aurkeztutako eta ebaluatutako dokumentazioa modu seguruan sortu, zaindu eta deskargatzea, eta bideokonferentzia bideoz grabatzea.

    Egindako jarduera justifikatzen duen dokumentu bat sortzea, bileran gertatutakoa jasotzen duena. Dokumentu horri egiaztapen-kode seguru bat esleitzen zaio, modu ez-kriptografikoan zenbatetsia, legezko baliozkotasuna bermatzeko eta egoitza judizial elektronikotik online egiaztatu eta berreskuratu ahal izateko.

    Justizia Administrazioko langileak egiaztagiri hori sinatzeko aukera, AutoFirma sinadurarekin integratuta.

    Zehaztapen teknikoak:

    Gailu anitzeko web plataforma.

  13. Geiser.

    Dokumentuen eta idatzien sarrera- eta irteera-erregistro ofizialaren soluzio integrala. Sarrera/irteerako erregistro-bulegoen kudeaketa egiten du, bai eta dokumentazioaren hartzaile diren unitate izapidegileetan erregistroak jasotzea eta bidaltzea ere. Soluzio horrek hodei moduan funtzionatzen du.

    Funtzionalitateak:

    Sistema bi modalitatetan eskaintzen da: oinarrizkoa, erregistroaren trukea erraztera bideratua, eta aurreratua, erabiltzen duen administrazioari funtzionaltasun gehiago eskaintzen dizkiona.

    Bi kasuetan, aukera ematen du administrazio publikoek Erregistroen Interkonexio Sistemaren (SIR) bidez Organo Judizialetan eta Fiskaltzetan aurkezteko, eta helbidera elektronikoki bidaltzeko, berehala eta administrazio eskudunaren kokapen geografikoa edo maila edozein dela ere.

    Bidalketa hori SIR bidez helarazten da, SICRES 3.0 Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoaren araberako formatuarekin eta datu-egiturarekin.

    Hodeian dagoen zerbitzua denez, sistemak ez du behar erakunde interesdunak instalazio- eta mantentze-lanik egitea.

    @firma plataformak onartzen duen erabiltzaile-ziurtagiri pertsonala da identifikazio- eta autentifikazio-metodo onartua.

    Erakunde interesdunak honako baldintza hauek bete behar ditu aplikazioa erabiltzeko:

    Zerbitzua erabiltzeko Atxikimendu Protokoloa elektronikoki sinatzea.

    Interneterako edo SARA sarerako konexioa izatea erregistro-bulegoetako ordenagailu pertsonaletan.

    Erabiltzaileentzat baliagarria den ziurtagiri digitala izatea.

    Dokumentazioa digitalizatzeko ekipamendua izatea.

    Nola erabiltzen da?

    Erregistro-bulegoak:

    o Sarrera-idazpenen alta erregistro ofizialean; herritarrak aurkeztutako dokumentazioa digitalizatzeko aukera ematen du.

    o Dokumentazioa unitate izapidegileei bidaltzea.

    o Beste erregistro-bulego batzuekin trukea egitea, SIR plataformaren bidez.

    o Idazpenen errefusak kudeatzea eta idazpenak berriz bidaltzea.

    o Unitate izapidegileek emandako irteera-idazpenak baliozkotzea.

    o Dokumentazio fisikoaren bidalketak kudeatzea.

    o Erregistro-liburua kudeatzea: kopia-txantiloiak, zerrendak, bilaketak, edizioa, etab.

    Unitate izapidegileak:

    o Erregistro-bulegoak bidalitako dokumentazioa jasotzea, atzera botatzeko eta berriz bidaltzeko aukerarekin.

    o Idazpenak unitatearen mendeko azpiunitateetara bidaltzea.

    Zehaztapen teknikoak:

    GEISER plataforma elektronikoa eta Erregistroen Interkonexio Sistemarako konexioa SARA sarearen bidez egingo dira. Sare hori Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzako Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiak (SGAD) kudeatzen du, eta trukatutako informazioaren joan-etorriaren konfidentzialtasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak jarriko ditu.

    Geiser sistemari atxikitako erakundeak konpromisoa hartzen du 1. mailako euskarri teknikoa emateko, hau da: erabiltzaileei laguntzea; arazoak eta zalantzak konpontzea, eta kontsultei erantzutea.

    Hauek dira zerbitzuaren erabilera baldintzak:

    @firma Java 1.7.x plataformarekin bateragarria den Java instalazio bat izatea. Nabigatzaile hauek erabiltzea: Internet Explorer 7+, Firefox 3.6+ bertsiotik aurrera. Gomendatutako pantailaren gutxieneko bereizmena: 1024 x 768 pixel.

    Beharrezkoa den beste hardwarea: Eskanerra, etiketatzeko makinak.

  14. Justiziaren Elkarreragingarritasun Huba.

    Justiziaren Elkarreragingarritasun Hubaren helburua da espediente judizial elektronikoak bidaltzea Kudeaketa Prozesaleko Sistema (SGP) desberdinak edo SGP bereko instantzia desberdinak erabiltzen dituzten organo judizialen artean. Horrela, ez da beharrezkoa izango espediente judizialak fisikoki garraiatzea, eta trukea osotasun- eta segurtasun-berme egokiekin egiten da.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Barruti judizialen arteko inhibizioak.

    Errekurtso bat ebazteko igorpenak (bidaltzea eta itzultzea).

    Laguntza judizialak (bidaltzea eta itzultzea).

    Dokumentu judizial elektronikoa deskargatzea.

    Dokumentua egiaztatzea.

    Zehaztapen teknikoak:

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Erabiltzailea eta pasahitza erabiliz sartzea. Sara saretik sartzea.

    Nodo zentralean argitaratutako REST zerbitzuen bidezko integrazioa.

    Web interfazea.

    Komunikazioa SARA sarearen bidez egiten da, espediente judizial elektronikoaren itineraziorako, eta zuzenean dokumentazioa deskargatzeko inplikatuta dauden Kudeaketa Prozesaleko Sistemen artean.

  15. Erregistro Zibilen Informazioa (Inforeg).

    Erregistro Zibilaren Informazio Sistema da, eta pertsonen egoera zibilari buruzko inskripzioak erregistratzen ditu. Inskripzioak kontsultatzeko eta ziurtagiriak emateko aukera ere ematen du.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Erregistroko egitateak inskribatzea (jaiotza, ezkontza, heriotza, tutoretza).

    Erregistro-liburuak kudeatzea.

    Ziurtagiriak ematea (hitzez hitzeko ziurtagiria, ziurtagiri laburtua, nazioarteko ziurtagiria...).

    Erregistroko elkarreragingarritasuna (egoitzagatiko nazionalitatea eta nazioarteko adopzioak).

    Babestutako ondareak.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Erabiltzailea eta pasahitza erabiliz sartzen da.

    Zehaztapen teknikoak:

    Beste aplikazio batzuekin integratzea, FTP fitxategiak trukatuz: Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN), Gizarte Segurantza - IMSERSOko Klase Pasiboak, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioa MUGEJU, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa MUFACE, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa Zerga Agentzia (AEAT), Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa Carlos III.a Osasun Institutua (ISCIII), INE Errolda, SGAD, DICIREG eta GESTUDE.

  16. InSide.

    InSide dokumentu eta espediente elektronikoak kudeatzeko sistema bat da, eta biak ENI eskemaren arabera biltegiratu edota lortu ahal izateko baldintzak betetzen ditu. Eskema horrek dokumentu eta espediente elektronikoak trukatzeko eta biltegiratzeko oinarrizko arauak ezartzen ditu. Espedientearen kudeaketa biziko dokumentuen kudeaketa erabat elektronikoa da, dokumentazioa formatu interaktibo eta iraunkorrean behin betiko artxibatu aurreko urrats gisa.

    Gainera, Justizia Administrazioarekiko eta, oro har, beste administrazio batzuekiko interkonexio-zerbitzuak biltzen ditu.

    InSide-ren osagarri gisa, dokumentu elektronikoak CSVrekin kudeatzearekin lotutako funtzionalitateak ere baditu, hala nola dokumentuak sortzea, kontsultatzea edo biltegiratzea, administrazio publikoen elkarreragingarritasun-alderdiak kontuan hartuta.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak: Administrazio publikoetatik administrazio-espedienteak bidaltzea.

    InSide-ren funtzionaltasunak:

    Espediente elektronikoei buruzko eragiketak.

    o Altak.

    o Espedienteari lotutako metadatuen aldaketak. Espedientearen egoeraren aldaketak.

    o Lehendik dauden dokumentuak espedienteekin lotzea.

    o Espedienteak elkarrekin lotzea.

    o Karpetak kudeatzea espedientearen barruan.

    o Espedientearen indizea lortzea.

    o Sinadura elektronikoak sortzea, zigilatze elektronikoa.

    o Espediente baten indizearen bistaratzea sortzea.

    o Espedienteak bilatzea.

    o Sarbide-kredentzialak sortzea.

    o Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministeriora espedienteak igortzea.

    o Dokumentu elektronikoei buruzko eragiketak:

    o Altak (sinatu gabeko dokumentuak edo aldez aurretik sinatutakoak, zerbitzarian zigilatuta).

    o Dokumentuari lotutako metadatuen aldaketak.

    o Dokumentuak bilatzea.

    InSide-ren web-zerbitzuak.

    Horrez gain, aplikazioak InSide-rekin integratu nahi dituzten erabiltzaileen eskura Web zerbitzu batzuk jartzen dira.

  17. Perit@

    Perit@ (Perituen Poltsa) prozesu judizialetan peritu gisa jardun dezaketen profesionalak kudeatzeko aplikazio bat da. Sistema horrek erraztu egingo du bai organo judizialek peritua izendatzeko eskaera egitea, bai eta elkargo profesionalek edo profesionalen elkarteek peritu judizial gisa jardun nahi dutela jakinaraztea ere.

    Sistemak aukera emango du prozedura arintzeko eta perituen izendapena azkar eta segurtasunez egiteko, prozesuaren gardentasuna eta zorroztasuna bermatzen duten lege-aurreikuspenak betez.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Perituen poltsak eta horien elkarteak sortzea eta mantentzea.

    Zerrendak sortzea kategoria eta espezialitate bakoitzeko, barruti judizial bakoitzean. Zerrenda horietan barruti judizial horretan indarrean dauden perituak bakarrik sartzen dira, kategoriaka eta espezialitateka.

    Izendapen berrien komunikazio automatikoak bidaltzea.

    Perituen alta eta informazioaren kudeaketa.

    Peritu-eskaerak, haien kontsulta eta baliogabetzea.

  18. Ondasunak Likidatzeko Plataforma.

    Ondasunak Likidatzeko Plataforma likidazioan dauden mikroenpresen aktiboak argitaratzeko atari publiko elektroniko bat da. Plataforma horretan, mikroenpresentzako likidazioko konkurtso-prozedura berezi bat ireki ondoren Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoan ostatatutako zorduna irekitzeko eskaeraren bi formularioaren bidez komunikatuta gehitu diren ondasunez osatutako katalogo bat dago.

    Mikroenpresen Zerbitzu Elektroniko hori mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma bat da, Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren III. liburuan arautua, eta irailaren 5eko 16/2022 Legearen bidez sartu da arau horretan. Prozedura hori enpresa-jarduera bat egiten duten kaudimengabezia-probabilitatean, berehalako kaudimengabezia-egoeran edo egungo kaudimengabezia-egoeran dauden zordunei aplika dakieke dauden, izan pertsona naturalak izan juridikoak, betiere ezaugarri hauek betetzen badituzte:

    Eskaera egin aurreko urtean, batez beste, 10 langile baino gutxiago enplegatu izana.

    Urtean 700.000 eurotik (zazpiehun mila euro) beherako negozio-bolumena edo 350.000 eurotik (hirurehun eta berrogeita hamar mila euro) beherako pasiboa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Aktiboen publizitatea.

    Konkurtso-plataformarekin integratzea.

    Likidazio-mekanismoei buruzko informazioa.

    Enkantea: enkantea BOEren bidez egiten bada, enkante horretarako esteka BOEren enkanteen atarian sartuko da.

    Zuzeneko salmenta: likidazioa zuzeneko salmentaren bidez egiten bada, interesdunek aktiboa/k erosteko aukera izan dezaten beharrezkoa den informazio guztia sartuko da.

  19. Ahalorde Judizialen Artxibo Elektronikoa.

    Ahalorde judizialak erregistratu, kontsultatu eta aldatzeko informazio-sistema. Artxibo bat sortzea emandako apud acta ahalordetzeak eta horien aldaketak inskribatu eta kontsultatu ahal izateko, direla egoitza judizial elektronikoan agerraldi elektroniko bidez egindakoak, direla bulego judizialetan bertaratuta egindakoak.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak: Ahalordearen alta, ahalordeen kontsulta eta deskarga eta ahalordearen aldaketa.

    Sartzeko baldintzak: Erabiltzaileen Kudeaketan (GDU) erregistratuta egotea eta testuinguru bat izatea bulego judizial batean edo REAJera sartzeko baimena duen erakunde batean. Sartzeko, erabiltzailea eta pasahitza edota ziurtagiri digitala behar dira.

    Zehaztapen teknikoak:

    Nodo zentralean argitaratutako REST zerbitzuen bidezko integrazioa.

  20. Mikroenpresen zerbitzua

    Mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma bat da, Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren III. liburuan arautua, eta irailaren 5eko 16/2022 Legearen bidez sartu da arau horretan. Prozedura hori enpresa-jarduera bat egiten duten kaudimengabezia-probabilitatean, berehalako kaudimengabezia-egoeran edo egungo kaudimengabezia-egoeran dauden zordunei aplika dakieke dauden, izan pertsona naturalak izan juridikoak, betiere ezaugarri hauek betetzen badituzte:

    Eskaera egin aurreko urtean, batez beste, 10 langile baino gutxiago enplegatu izana.

    Urtean 700.000 eurotik (zazpiehun mila euro) beherako negozio-bolumena edo 350.000 eurotik (hirurehun eta berrogeita hamar mila euro) beherako pasiboa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.

    Erakundea talde bateko kide bada, aurreko paragrafoan finkatutako irizpideak oinarri kontsolidatuan zenbatuko dira.

    Prozedura bereziak prozedura berezia irekitzen den egunean zordunaren ondarean sartuta dauden ondasun eta eskubide guztiei eragingo die, bai eta prozeduran bertan itzultzen edo eskuratzen direnei ere, salbu eta legez enbargaezinak diren ondasun eta eskubideei, hala badagokio. Zorduna ezkonduta badago, lehen liburuko IV. tituluko I. kapituluko ezkontzaren ondasun-eraentzari buruzko artikuluak aplikatuko dira.

    Prozedurak zordunaren hartzekodun guztiei eragingo die, zorraren jatorria eta izaera edozein direla ere.

    Mikroenpresentzako prozedura berezia jarraipen-prozedura gisa edo likidazio-prozedura gisa izapidetu ahal izango da, funtzionamenduan dagoen enpresaren eskualdatzearekin edo eskualdatzerik gabe.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Berregituraketa-planaren jakinarazpena betetzen duen inprimakia (684. artikulua). Egoera: 2022-09-26an jarri zen martxan MJUS egoitza judizial elektronikoan (hizkuntza askotan).

    Konkurtso-plataforma:

    o 31 inprimaki normalizatu eskuragarri jartzea. Inprimaki horiek online osatuko dira, Konkurtso Legean ezarritako jarraibideei eta aditu-taldearen argibideei jarraituz.

    o Informazioa sisteman finkatzea.

    o Profil bakoitzera (zordunak, hartzekodunak eta organo judizialak) egokitutako pantailak, informazio garrantzitsua erakusteko.

    Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztu ahal izango ditu formularioak telematikoki, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala badu. Cl@ve PIN-etik eta Cl@ve iraunkorretik ere sar daiteke.

    Zehaztapen teknikoak:

    Web aplikazioa.

    Beste aplikazio batzuekiko integrazioa:

    Autentifikazio-sistema (Cl@ve).

    Formularioak deskargatzea, kudeaketa prozesaleko sistemetara bidaltzeko.

    Kudeaketa prozesaleko sistemetara bidaltzea.

    Beharrezko datuak bidaltzea AEATri eta TGSSri (687.7 artikulua).

  21. Erregistroak trukatzeko sistema, SIR.

    Administrazio publikoen artean erregistro-idazpen elektronikoak modu seguruan eta legezko adostasunarekin trukatzeko aukera ematen duen oinarrizko azpiegitura da, erabilitako erregistro-instalazioa edozein dela ere, betiere SICRES arauan ziurtatuta badago.

    Sistema hori ezarrita, ez dago administrazioen artean paperezko dokumentuak trukatzen ibili beharrik; horrek efizientzia handitzen du eta papera manipulatzeak eta bidaltzeak dakartzan kostuak aurrezten, erregistro-idazpenetan aurkeztutako dokumentuen benetako kopia elektronikoak sortzen baititu.

    Funtzionalitateak:

    Sistemaren funtzionalitate nagusia da erregistro-idazpen elektronikoak administrazio publikoen artean trukatzea.

    Horrez gain, SIR plataformak zerbitzu osagarria eskaintzen du erregistroen trazabilitateari dagokionez. Erregistroen jarraipenari buruzko informazioa du, eta plataforman sartutako erregistro-bulego guztiek kontsultatu dezakete. Informazio horri esker, erregistro-bulegoek erregistroa zer egoeratatik igaro den jakin dezakete (bidalia, birbidalia, baztertua, etab.), bai eta transakzio bakoitzean jatorrizko eta helmugako zer bulegok parte hartu duten ere, eta bulego-erabiltzaileek zer arrazoi jakinarazi dituzten ekintza horiek justifikatzeko.

    Trazabilitateari buruzko informazioak aukera ematen die erregistro-bulegoko erabiltzaileei une bakoitzean erregistroa zer egoeratan dagoen behar bezala informatzeko, erregistroa hasierako eskaeran adierazitakoa ez den beste erakunde batzuetara bidali bada ere.

    Zehaztapen teknikoak:

    Integratzeko baldintzak eta modalitateak:

  1. Aukera: Erregistro elektronikoko zerbitzu komunak.

    SIR plataforman ziurtatutako erregistro elektronikoko zerbitzu komunak erabiltzea, SGADek edo autonomia-erkidego edo aldundi batek emandakoak, bere eremuko beste administrazio batzuei zerbitzua ematen dietenak. SIR plataforman ziurtatutako erregistro elektronikoko zerbitzu komunak, SGADek emandakoak ORVE edo GEISER bidez.

  2. Aukera: SIR plataformak ziurtatutako erakunde publikoaren erregistro elektronikoko zerbitzu baten bidez.

    SIR plataformak ziurtatutako instantzia batek aukera ematen du erregistroak SIR plataforman integratutako gainerako administrazioekin trukatzeko.

  3. Aukera: SIR plataforman erregistratutako pdp baten erregistro elektronikoko zerbitzu baten bidez.

    SIR plataforman erregistratutako SARA sareko presentzia-puntu batek (PdP) hodeian emandako erregistro elektronikoko zerbitzu bat erabiltzea.

    PdP bat eremu pribatuko software-hornitzaile bat da, hainbat udalerriri edo erakunde publikori zerbitzua ematen diena, eta horretarako definitutako baldintzak betetzen dituena.

    22. SIRAJ 2

    SIRAJ 2 Justizia Administrazioari Laguntzeko Administrazio Erregistroen Sistemaren (SIRAJ) bertsio berri bat da. Erregistro bakoitzari euskarria ematen dioten aplikazio guztiak sistema bakar batean bateratzen ditu, eta funtzionalitate komun guztiak biltzen ditu, horietako bakoitzari dagozkionak zainduz, eta gaur egun dauden baseetan banatutako informazio guztia datu-base bakar batean integratzen du.

    Sistema horren helburu nagusia da laguntza ematea organo judizialen jarduerari, Fiskaltzari, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta beste administrazio-organo batzuei, beren eskumenen arabera, Erregistro Zentralari eta SGIAIGSi.

    Besteak beste, hor sartuta daude Auzi-iheslari Zibilen Erregistro Zentrala eta Adingabeen Erantzukizun Penaleko Epaien Erregistro Zentrala.

    Funtzionalitateak:

    Ematen diren zerbitzuak:

    Kontsultak, identifikazio-datuen arabera, edo parte-hartzaileen datuen arabera.

    NIP/Historial bat edo NIG/Gai bat kontsultatzea.

    Inskribatu gabeko auzi-iheslari zibilaren interesa (157.4 artikulua).

    Zigor-arloko informazioa eskatzea (nazionala eta nazioartekoa).

    Mezuak kontsultatzea.

    Mezu bat kontsultatzea.

    Mezu bat aldatzea.

    Gai bat idaztea, aldatzea/ezabatzea.

    Hainbat gairen inskripzioak aldatzea.

    1. Doc. Dokumentuen kontsulta.

    1. Doc. Dokumentu bat eskuratzea.

    1. Doc. Dokumentuak kudeatzea.

      Polizien ekintzak Barne Ministeriora bidaltzea.

      Aurrekarien kontsultak eta aurrekariak jakinaraztea Europara.

      Zehaztapen teknikoak:

      Integrazioa web zerbitzuen erabileran eta formatu interaktiboan (EJIS) informazioa trukatzean oinarritutako zerbitzu irekien arkitektura baten bidez egingo litzateke.

      23. SIRAJ2ECRIS.

      Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin zigor-arloko informazioa trukatzeko aukera ematen du, ECRIS protokoloaren bidez.

      SIRAJ2ren osagarri gisa funtzionatzen du, eta Europako beste 27 erregistro zentralekin informazioa telematikoki trukatzeko aukera ematen dio. Horretarako, Europar Batasuneko 26 herrialdeekin eta Erresuma Batuarekin zigor-arloko informazioaren trukea automatizatzen du, ECRIS protokoloaren bidez. Truke horrek ikuskapen jakin batzuk behar ditu, eta Erregistro Judizialen saileko atzerritartasun-ataleko langileek egingo dituzte oso-osorik.

      Funtzionalitateak:

      Ematen diren zerbitzuak:

      Kondena irmoak jakinaraztea: Herrialde bakoitza Europan bere nazionalek izandako kondenen zaindaria da. Espainiak espainiarrei buruzko Europako kondenak jasotzen eta gordetzen ditu. Espainiak Europako herrialde bakoitzari jakinarazten dizkio EBko nazionalei buruz Espainian izandako kondenak (berriak/aldaketak/ezerezteak).

      Kondena irmoak kontsultatzea: Herrialde bakoitzak bere herritarrei (edo hirugarren herrialde bateko nazionalei, TCN) buruz bere sistemetan gordetzen dituen informazio-eskaerak ebatzi behar ditu.

      Espainiak Europako beste herrialde batzuek bidaltzen dizkiguten kontsultak ebazten ditu (espainiarrei buruzkoak edo TCNei buruzkoak). Espainiak informazioa eskatzen die EBko herrialde guztiei (ziurtatzeko herritarrena, edo organo judizialena/Poliziarena/administrazio publikoena, jakiteko). Hain zuzen ere, epaileei eta fiskalei gizabanako baten Europako zigor-historiarako sarbide erraza ematen die, delitu-egintzak edonon egin direla ere.

      Zehaztapen teknikoak:

      Web aplikazioa.

      ECRIS zerbitzuari dagokionez, sarrera-irteera TESTA sarearen bidez egiten da.

      1. Gobernu Kudeaketako Sistema.

        Gobernu-kudeaketa osatzen duten espedienteak sortu eta izapidetzeko funtzionalitateak biltzen dituen aplikazioa da Gobernu Kudeaketako Sistema. Horretarako, espedienteak sortzea eta izapidetzea ahalik eta modu automatizatuenean eta kontrolatuenean egiteko beharrezkoak diren lan-fluxuak ditu, eta saihestu egiten du dokumentuak aplikazioarenak ez diren beste bide batzuetatik joan-etorrian ibiltzea.

        Zehaztapen teknikoak:

        Web aplikazioa, Alfresco ADF garapeneko frameworkarekin egina, bezeroek eskatutako kustomizazioak eskaintzen dituena.

      2. Ikuskapen, Kontrol eta Kontsulta Sistema (SICC).

        Informazio, Kontrol eta Kontsulta Sistema (SICC) Justizia Administrazioaren sistema zentralizatua eta automatizatua da, Fiskaltzak esku hartzen duen prozedura judizial guztiei buruzko kudeaketa-informazioa duena. SICC sistema karrerako kide guztientzat eskuragarri dago, estatu-lurralde osoan.

        Funtzionalitateak:

        Fiskaltzarentzako aginte-taula espezifiko bat da, estatu-lurralde osoko fiskal guztiak eskuragarri dituena. Fiskaltzen lanaren errendimenduaren adierazleei buruzko informazio analitikoa du, geografikoki eta antolamendu-mailari dagokionez, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiari aukera ematen dio Fiskaltza guztien gaineko ikuskapen- eta kontrol-lanak egiteko, Fiskaltzaren Estatutuarekin bat etorriz.

        Ematen diren zerbitzuak:

        Fiskaltza guztien Kudeaketa Prozesaleko Sistemetan erregistratutako prozedura judizial guztien xehetasunak biltzen ditu (Kudeaketa Prozesala).

        Azken erabiltzaileari Fiskaltzaren Urteko Memoriaren estatistika egiteko oinarri gisa erabiliko diren Datu Estatistikoen zirriborroa proposatzen dio (Datu Estatistikoak).

        Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren GDIaren erabiltzaileak.

      3. Epaimahaien Zozketak eta Jarraipena.

        Epaimahaien Zozketak eta Jarraipena aplikazioa herri-epaimahai bateko kide izango diren hautagaiak hautatzeko prozesuaz arduratzen da. Hautaketa hori behar duten epaiketa guztiak erregistratzen ditu, eta zozketa-prozesu batekin lotuko da. Prozesu horretatik abiatuta, epaimahai horretako kide izango diren edo ez diren pertsonak kudeatu ahal izango dira.

        Funtzionalitateak:

        Ematen diren zerbitzuak:

        Epaiketak erregistratzea eta aldatzea.

        Izangaiak kudeatzea.

        Zozketak erregistratzea, aldatzea eta gauzatzea.

        Egindako zozketak berrikustea.

        Zozketen historia kontsultatzea.

        Txostenak sortzea.

        Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Erabiltzailea eta pasahitza eta ziurtagiri digitalaren bidezko sarbidea.

        Zehaztapen teknikoak:

        Web aplikazioa.

      4. Ediktu Judizialen Taula Bakarra.

        Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 236.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz legez iragarki-taula batean jarri behar diren ebazpenak, jakinarazpenak eta ediktuak argitaratzeko eta kontsultatzeko bitartekoa da.

        Ediktu Judizialen Taula Bakarraren helburua da ebazpen eta komunikazio judizialen argitalpena erabat informatizatzea eta bateratzea, behin betikoz uzteko ediktuak hainbat iragarki-taulatan eta aldizkari ofizialetan sakabanatzeari, izapide horren sinpletasuna eta alderdien bermeak indartzeko.

        Funtzionalitateak:

        Ematen diren zerbitzuak:

        Ediktuak kudeatzea.

        Ediktuen argitalpena kontrolatzea: argitaratzea eta itzultzea.

        Ediktuak kontsultatzea.

        Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak: Edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztu ahal izango ditu formularioak telematikoki, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala badu. Cl@ve PIN-etik eta Cl@ve iraunkorretik ere sar daiteke.

        Zehaztapen teknikoak:

        Estatuko Aldizkari Ofizialaren nodoan eta nodo nagusian argitaratutako SOAP web zerbitzuak.

      5. Legaliza.

        Web-aplikazio bat da, administrazio publikoetako organismoek jaulki eta apostilla izan dezaketen dokumentu publiko mota desberdinak bereizteko beharrari erantzuteko garatua. Horrela, ziurtapen-prozeduraren automatizazioa bultzatzen da.

        Web aplikazio hori erakundeetako Legeztatze Unitateentzat eskuragarri dago, eta Apostillarekin integratu daiteke, hirugarrenek garapen gehigarririk egin behar izan gabe.

        Horrez gain, sinadura olografoa duten dokumentuak formatu elektronikora bihurtzeko aukera errazten du, papereko euskarria behar-beharrezkoa den kasuetarako bakarrik utzita.

        Funtzionalitateak: Ematen dituen zerbitzuak.

        Dokumentuak legeztatzea, erakunde bakoitzaren Legeztatze Unitatearen sinaduraren bidez.

        Legeztatutako dokumentuak kontsultatzea.

        Eskakizunak:

        Nabigatzaile hauek: Internet Edge (105. bertsioa edo goragokoa) eta Google Chrome (43. bertsioa edo goragokoa).

        Beharrezkoa da AutoFirma izatea (v1.8 gutxieneko bertsioa) eta ziurtagiri elektroniko balioduna izatea justifikazio-dokumentua sinatzeko.

        Onartutako identifikazio- eta autentifikazio-metodoak:

        o Ziurtagiri elektronikoa.

        o Erabiltzailea eta pasahitza.

        Zehaztapen teknikoak:

        Beste aplikazio batzuekin integratzea, web zerbitzuen bidez:

        PDFan oinarritutako sinadura elektronikoa (PAdES araua).

        CSV plataformarekiko integrazioa, dokumentuak CSV formatuan sortzeko, dagokion sinadurarekin.

        Alfresco dokumentu-kudeaketa, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren araberakoa.

        Ingurune teknologikoa:

        Oinarrizko Plataforma 4.2

        Java 1.8 (Azul Zulu).

        Apache Tomcat 9.0

        Oracle 19

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik